Monthly Archives: maiatza 2021

Jaietako zapien lehiaketako irabazleak
Pasa den astean egin genuen aurtengo jaietako zapetarako irudien eta leloen aukeraketa eta dagoeneko ordua da irabazleei aurpegia ipintzen joateko. Gogoratuko duzuen bezela, nagusien zapirako irudi eta leloaren irabazlea Nagore Aranburu izan da. Haurren zapiak izango duen irudi eta lema, berriz, Oihana Tabaresena izango da. Kasualitatez, azken hau, Bergarako Udalak egiten duen jaioberrien ongi etorrian zapia jaso zuen lehen haurra izan zen.
Zorionak bikote!!
Nagore Aranburu
Oihana Tabares

Oxirondo Ludotekako parte hartze prozesua
Datorren ikasturtera begira eta zerbitzua hobetze aldera, Oxirondoko ludotekaren inguruko parte hartze saio bat martxan jarri du Jardun Euskara Elkarteak Bergarako Udalarekin batera.
Zerbitzuaren inguruan zuen iritzia ezinbestekoa iruditzen zaigu, sinisten dugun aisialdi eredua aurrera eramateko.
Horretarako, haur hezkuntzako 3 urtetik lehen hezkuntzako 2. maila arteko familiei behean azaltzen den galdetegia erantzutera animatzen zaituztegu maiatzaren 28a baino lehen!

Udaleku irekietarako lan poltsa
Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako uztaileko udaleku irekietan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du. Udaleku irekiak ekainaren 28tik uztailaren 23ra burutuko dira. Baloratuko da:
– Begirale titulua izatea.
– EGA edo baliokidea izatea.
– Aisialdian esperientzia izatea.
Udaleku irekien aurretik egingo den formazio saiora etortzea derrigorrezkoa da. Formazio saioa printzipioz maiatzaren 29an egingo da.
Kurrikulumarekin batera, tituluak eta sexu delituen ziurtagiria bidaltzea eskertuko genuke.
Kurrikulumak bidaltzeko gaztejardun@topagunea.com era bidali maiatzaren 10etik maiatzaren 19ra bitartean.

Apirila Bergarako Oxirondo ludotekan
Kaixo familia:
Apirila ere pasa da dagoeneko, ekintza ugari gauzatu genituen aurreko hilabetean zehar: kanpo jolasak egin genituen, musika jolasak, eskulanak, enpanadillak sukaldatu, txango ezberdinak…. hemen dituzue egun ezberdinetako argazki batzuk!

Aurtengo jaietako zapien lehiaketako irabazlieak
Aurtengo jaietako zapien lehiaketan parte hartze handia izan dugu eta dagoeneko badute irudi eta esaldia. Zapi handiak Nagore Aranbururen irudia eta esaldia eramango ditu, haurrenak berriz Oihana Tabaresen marrazki eta lema.
Zorionak irabazleei!

Angiozarko ludoteka
Angiozarko haur eta hezitzaileak, ludotekan ekintza ugari egiten dabiltza. Esperimentu, eskulan, irteera, jolas dinamiko… udaberriko giroa aprobetxatuz, aisialdiaz gozatzeko aukera paregabearekin.

Laburbira 2021
Adi!
Aurten ere izango dugu Laburbira ekimenaz gozatzeko aukera. Apirilaren 26an jarri zen berriro ere martxan, eta Bergaran ekainaren 2an izango dugu esklusiboki euskeraz eginiko 8 laburmetraiez gozatzeko aukera.
Tokia: Seminarixoa
Eguna: Ekainak 2
Ordua: 18:30
Sarrera: 3€

Maiatzeko euskararen bozgorailua
Maiatzeko euskararen bozgorailua:
“Euskara da territorio LIBRE bakarra”
Joseba Sarrionandia