Monthly Archives: urria 2021

BERGARA

Mintzapoza tonbola

Aurretik iragarri dugun bezala, mintzapoza tonbola San Martin plazan jarriko dugu datorren larunbatean, urriak 30, goizeko 11:30etik aurrera.

Sari mordoxka bat ditugu zuen zain (asteburu-pasak, termoak, koadernoak, poltsak, etab.), beraz ez galdu aukera eta animatu zaitezte parte hartzera!!

BERGARA

Laneskaintza-300x188-1

Hezitzaileen lan poltsa

Jardun Euskara ELkarteak, asteburuetan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du. Interesik baduzu bidali zure kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com era azaroaren 4a baino lehen!

Kontuan hartuko dira:

-Begirale titulua

-EGA (edo baliokideak)

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 zenbakietara edo pasa zaitez gure bulegotik.

txapligu_001

AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001

AIDAU, azaroko ekintzak

AIDAU haurren zerbitzuak azarorako ekintza ugari prestatu ditu. GOGORATU! Asteazken eta ostiraletako ekintzetarako izena eman behar dela.
 
Astelehen, astearte eta ostegunetan ere HH4tik LH6ra bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko aukera daukate.AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001
IMG_20211027_180226

Sukaldaritza familian_Gau Beltza

Gau Beltzaren harira, atzo arratsaldean, AIDAU haurren zerbitzuan, “sukaldaritza familian” ekintza eraman genuen aurrera. Bertan haur eta gurasoek errezeta ezberdinak egin zituzten eta guztia goxo-goxoa irten omen zen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!guk ere gustora pasa genuen arratsaldea zuekin!

 

8f0c5b2a-cf7b-4d32-b94a-1f62b744bd58 81d60a78-511c-4df1-9015-473e97b9621d IMG_20211027_175003 IMG_20211027_175348 IMG_20211027_180226

berbalagunibiltariak

Berbalagun Ibiltariak

Animatuko zinateke paseo bat emanaz euskara praktikatzera?? Ba, eman izena Berbalagun Ibiltariak egitasmoan!!

berbalagunibiltariak

bedelkar - goxokiak_001

Bergarako komertzioetan goxoki eske_Gau beltza

Urriak 29an eta 30ean, bergarako komertzioetan goxokiak banatuko dituzte Gau Beltzako esaldia esanez:
“Xanduli manduli,
kikiriki,
eman goxokiak guri”
bedelkar - goxokiak_001
Urriak 30 arratsaldean_001 (1)

Ekintza ugariak_Gau Beltza

Larunbat arratsalderako ere ekintza ugari antolatu dira:

18:30ean Bergarako Musika Eskolaren eskutik Kalaberak abestia entzuteko aukera izango dugu San Martin plazan, ondoren San Joxepe elkarteak txokolatada ederra prestatuko du guztiontzat. Amaitzeko, Deabru Beltzak taldeak “Su danborrak” ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean. Urriak 30 arratsaldean_001 (1)

Tailerra + Bissap kartela_001

Tailerrak_Gau Beltza

Azken asteotan tailer eta ekintza ugari egiten ari gara Gau Beltzaren ospakizunaren inguruan. Aurreko astean eginiko tailerrak (kalabaza hustu, mozorro eta aurpegi margoketak, etab..) erantzun bikaina izan dute bergarako herritarren artean.

Gau Beltza edo Arimen Gaua gerturatzen ari zaigu eta egitaraua ere aurrera doa. Datorren ostiralean, urriak 29, arratsaldeko 17:30ean eta larunbatean, urriak 30, goizeko 11:00etan San Martin plazan elkartuko gara tailerrekin jarraitzeko.

Bestalde larunbatean, ordu eta leku berean, Ndank Ndank elkartearen eskutik “Bissap” edari freskagarria dastatzeko aukera ere izango da. Beranduago, 11:3oetik aurrera “Mintzapoza Tonbola” martxan jarriko dugu berriro, opari ugari ditugu banatzeko!

Animatu eta gerturatu zaitezte!

 

Tailerra + Bissap kartela_001

taldea

BERRIKETANEKOAK SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA EZAGUTZEN

Urte eta erdian irteerarik egin gabe egon ostean, atzo, igandea, eskualdeko berbalagunak, Trespuentes herrian (Araba) kokatzen den Santa Katalina Lorategi botanikoa ezagutzera joan ginen. Guztira 25 lagun animatu ginen altxor eder hau ezagutzera.

Amaia Lorategiko botanikoko langilearen eskutik, lorategiaren ezaugarriak, historia eta landareen inguruko azalpenak jaso genituen.

Eguraldia lagun izanik goiz ederra pasa genuen Araba aldean.

bergarako taldea IMG20211024115730 santa katalina 1 taldea

3b428296-61f5-457f-8127-b296fca68ee6

Tailerrak_Gau Beltza

Pasa dan ostiral eta zapatuan, San Martin plazan egon ginen Gau Beltzaren ospakizunera begirako tailerrak egiten. Kalabazak hustu,aurpegi margoketa, mozorro tailerra…familia ugari gerturatu ziren eta tarte polita pasa genuen bertan.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!datorren ostiral eta zapatuan bertan egongo gara berriz ere!

Gogoratu! Datorren zapatu arratsaldean mozorrotu, margotu eta ekarri zuen kalabazak!

IMG_20211022_183049 IMG_20211022_192438 bc026bc2-d900-415c-99bb-997949823834 c8a3e13b-ada7-4927-8a56-220da5b7aa2f 3b428296-61f5-457f-8127-b296fca68ee6 7b1af6cf-5d20-4e45-b8b8-8dfe1ff480a3