Monthly Archives: azaroa 2021

Arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia
Abenduaren 16rako “Penintsulako arroilak” arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia antolatu da Pol-Pol mendizale taldearen egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Karmelo Oñate eta Ainhoa Arizabaleta izango dira, beraien esperientzia partekatzen.

Domeketan familian gozatzen, ipuinak sortzeko tailerra
Azaroaren 28an, Domeketan Familian Gozatzen egitasmoaren baitan, Ipuina sortzeko tailerra egin genuen. Bertara, familia ezberdinak gerturatu ziren.
Ekintza polita aurrera eraman zena!

Mintzalagunok egunpasa Durangon
Abenduaren 4an berbalagunok egunpasa Durangon!
Bi urteren ostean, Abenduaren 4an Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen.
Autobusean joateko aukera egongo da (10€).
Hona hemen eguneko egitaraua
12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.
13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30- Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00- Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean (16€)
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
50 pertsonentzako lekua dago jantokian.animatu lehenbailene!!
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera
Mesedez, esan animatuko zareten Edo abenduaren 1a baino lehen
Animatu!!!


AIDAU, abenduko ekintzak
AIDAU haurren zerbitzuan baditugu abendura begirako ekintzak prestatuta! Gogoratu, ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar dela aurretik Oxirondo azokako lehen solairuan

Senegalgo Dionewer herriko gazteak AIDAU haurren zerbitzuan
Atzo arratsaldean, AIDAU haurren zerbitzuan bisita polita izan genuen. Senegalgo Dionewer herritik etorritako gazteak bertan izan genituen. Zerbitzuan zeuden haur eta hezitzaileek denbora izan zuten beraiekin Dantza, jolasa eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzeko. Eskerrik asko Ndank-ndank elkarteari!

Garcia#42 “Emakumea lan munduan: atzo eta gaur”
Eta Joxe Lazkanoren proposamena jarraituta Pili Garciak hartu du erreleboa. Joxek hurrengo gaia jarri zion “Emakumeak lan munduan: atzo eta gaur”, eta Pilik zera erantzun du:
Askotan esaten da, emakumeak 20. mendean hasi zuela bere ibilbidea lan munduan. Gure iraganeko andrak lanik egin gabe bizi zirela ulertaraziz.
Emakumeak seme-alaben eta aitona-amonen zainketa hartu du bere gain historian zehar. Lan munduan egoteko aukerarik gabe eta langileen oinarrizko eskubiderik gabe: ordutegirik gabe, jai egunik gabe, soldatarik gabe, gaixotzeko eskubiderik gabe… eta hori gutxi balitz jubilazio propiorik ere ez. Ondorioz, emakumea gizonaren menpekotasunean bizi izan da.
Alde horretatik Bergarako eta Eibarko emakumeak “pribilegiatuak” izan ziren. Ehungintza eta horren alboko fabrikak zabaldu baitziren bertan, lan-mundurako sarrera emakumeei erraztuz.
Hasiera batean gaizki ikusita zegoen ezkondutako emakumeak etxetik kanpo lanean aritzea, gizona behar-beste diru ekartzeko kapazitate falta adieraz zezakeelakoan edota beste gizonei lana kentzen ziotelakoan. Ausartenak eta behartsuenak bakarrik egin zuten salto lan mundura. Baina zabaltzen ari zen bide hori, arnasbide bihurtu zen emakume ororendako.
Lanak askeak izaten utzi zien. Lana bera baino, lan-munduan sartzeak lotuta zekarkien eskubideengatik.
Gaur egun, ibilbide luze baten ondoren, emakumearen integrazioa lan munduan erabatekoa dela esango nuke. Hala ere, hainbat esparrutan emakumeak laneratzeko errezeloak daude eta botereko lanpostuak gizonezkoen eskuetan jarraitzen dute. Estatistikak dioen bezala, soldaten arrakala oraindik handia da genero ikuspuntutik eta ez da erraza izango hori aldatzea, baina orain arte gure aurrekoak lortu izan dutena ikusita, ez izan zalantzarik, guk ere lortuko dugula.
Inork ez digu inoiz eskubiderik oparitu emakumeei eta horrek indartsu egin gaitu. Gure ama, haren ama eta haien aurrekoei esker gaude gauden tokian eta presente daukagun heinean etorkizun oparoagoa lagako diegu gure alabei.

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Datorren astean, azaroaren 22an, martxan jarriko dugu “Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina”. Bestetan bezala, euskarazko liburuen truke azoka eta euskarazko liburuak merkeago eskuratzeko aukera izango da.
Oraingoan, berrikuntza gisa, irakurketa erraza taldea sortu nahi da, non euskarazko testu errazak taldean euskara lantzeko aitzakia gisa erabiliko diren.
Bestalde, haur eta familiei zuzendutako ipuina sortzeko tailerra eta ipuin kontaketa egingo dira, kudeatzen hasi berri dugun, Osintxuko liburutegian.
Jarraian informazio guztia:

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa martxan
Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutun eta esaldien lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin.
Aurten, Amodiozko gutunen XXX. eta Amodiozko esaldien VI. lehiaketa antolatu dugu.
Mezu honen bidez edizio berri honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.
Hemen bidaltzen dizkizugu azken edizio honetarako oinarriak.
Informazio gehiago nahi izanez gero (lehiaketari buruzko datu gehiago, iazko irabazleak…) hemen aurkituko duzue.
Telefono zenbakiak: 943763661 / 605712469 (Maitane)
Web orria: www.jardun.eus
Eposta: amodiozkogutunak@gmail.com
Besterik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena.

BERBALAGUNAK BERGARAKO LORATEGI HISTORIKOAK EZAGUTZEN
Azaroaren 14an, igandea, bergarako Berriketan egitasmoko partaideok Bergarako lorategi historiko batzuk bisitatzeko aukera izan genuen Mankomunitateak antolatutako irteera bati esker.
Irati Alberdi Laboratoriumeko langilearen eskutik Bergarako Errekalde, Errotalde, Olaso eta Irizar lorategietako historia, landaretza eta bitxikeriak ezagutu genituen.
Bisitan zehar euri pixka bat egin bazuen ere momentu atsegin bat pasatzeko aukera izan genuen!!

Domeketan familian gozatzen
Azaroaren 28an, goizeko 11:00etatik aurrera, Domeketan Familian Gozatzen izango dugu Oxirondo azokako lehen solairuan. Bertan ipuina sortzeko tailerra egingo dugu. Interesa izanez gero, gerturatu zaitez Jardun Euskara ELkarteko bulegora azaroaren 24a baino lehen.