Kaixo familia: Abenduan ere ekintza ugari egin ditugu Aidau-n, tartean: euskararen eguna ospatu dugu, Gabonetako sukaldaritza errezetak egin ditugu, lagun ezkutua, urte berriko festa, eskulanak,.. denetarik egiteko aukera izan dugu!! Gaur izan…
Hilabetea: abendua 2021
IRAKURKETA ERRAZA SUSTATZEKO SAIOAK
Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Taldean, euskarazko irakurgai laburrak proposatu eta solasaldia egin nahi da.
Hitzen ahairea_Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda
“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.
Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu.
Arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia
Atzo arratsaldean Karmelo Oñate eta Ainhoa Arizabaletak beraien “hobby”-az hitz egiteko aukera izan zuten Pol-pol mendizalde taldearen egoitzan. Ia astebururo arroilen jeitsiera praktikatzera joaten dira penintsulako zenbait lekutara, eta beraien abenturak entzun zein argazkiak ikusteko…
Teknologia berriak euskaraz
Gure egunerokotasunean hain garrantzitsuak bihurtu diren teknologia berriak euskaraz erabiltzeko kanpaina berria sortu dugu.
Gero eta gehiago dira euskaraz erabiltzeko aukera ematen diguten sistema eragile, aparatu (mugikor, tablet, ordenagailu), nabigatzaile eta aplikazioak.
Osintxuko liburutegia
Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko, astelehen eta asteazkenean, Osintxuko liburutegian ipuin kontaketa eta ipuinak sortzeko tailerra izan dugu. Bertan, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak egon dira. Arratsalde politak pasa dituzte bertan!
Ipuinak sortzeko tailerra Osintxuko liburutegian
Pasa den astean esan bezala, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzei lotuta, asteazkenerako “Ipuina sortzeko tailerra” antolatu da. Osintxuko liburutegian izango da, 17:30ean. Familia guztiak ongi etorriak izango zarete!!
Txapligu
Asteburu honetan ere Txapligun ekintza ezberdinak izan ditugu. Bertaratutako gaztetxoak gustora ibili dira bertako ekintzetan parte hartzen!
Triviala, aurtengo azken edizioa
Aurtengo Euskal Trivialaren azken edizioari hasiera emango diogu gaur. Jarraian talde bakoitzari dagokion inprimakira eta lehiaketako oinarrietara jotzeko estekak utziko dizkizuegu: 1.Taldea (LH 4,5 eta 6): https://forms.gle/Y7Nk88zBcZdnMJbQ9 2.Taldea (DBH eta Batxilergoa): https://forms.gle/iumhgpJLvTLD25XSA…
Ipuin kontaketa Osintxuko liburutegian
Datorren astean, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko, Jardun Euskara Elkarteak bi ekintza gehiago antolatu ditu. Alde batetik, astelehenean arratsaldeko 18:00etan, Osintxuko liburutegian ipuin kontaketa izango da.