Abenduaren 3an ludoteka zerbitzuetan ere Euskararen Egunaren harira, ekintza ezberdinak egin ziren. Euskararen ehunzangoa, karaokea, marrazkiak….arratsalde polita pasa zuten!
Hilabetea: abendua 2021
Azaroko ekintzak AIDAUn
Kaixo familia: Azaroan zehar ekintza ugari egin ditugu: zonbien eguna, zentzumen jolasak, sukaldeprestu lehiaketa, Aidau got talent, Senegaleko gazte batzuen bisita, musika jolasak,… Denetarik egiteko aukera izan dute Aidauko haur eta gaztetxoek….
Abenduko ekintzak_AIDAU
AIDAUhaurren zerbitzuko abenduko ekintzak martxan daude! Animatu eta gerturatu Oxirondo azokara izena ematera ekintzetan parti ahal izateko!
Euskararen eguna
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna da. Jardun Euskara Elkartean, gure zerbitzuetan, egun hau ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu. Eta hurrengo 365 egunetan ere, euskararen normalkuntzan lan egiten jarraituko dugu!!
Abenduko ekintzak_Txapligu
Txapliguk (asteburuko aisialdi taldea) prest dauka Abendurako ekintzak. Oraingoan, asteburuetan bertara gerturatzen diren gaztetxoekin osatu dugu hilabetea. Gerturatu zaitezte larunbat eta igandetan Oxirondo azokara!
Domeketan Familian Gozatzen
Abenduaren 5ean, Domeketan Familian Gozatzen egitasmoan familientzako hizkuntza lantzeko jolasen tailer bat egingo da. Interesa izanez gero,eman izen Jarduneko bulegoan abenduaren 4a baino lehen.
Txapligu
Azaroa erdialdean martxan jarri genuen berriz ere Txapligu (asteburuko aisialdi taldea). Larunbat eta igandetan Oxirondo azokan ekintza ugari egiten gabiltza LH3tik LH6rako gaztetxoekin. Hemen pasa dan asteburuko argazki batzuk!