Monthly Archives: maiatza 2022

1653897778728

Badatoz Udaleku Irekiak…

Pasa dan asteburuan, Udaleku Irekietan lan egingo duten hezitzaileekin formazio saio bat egin genuen. Bagoaz udalekuei itxura polita ematen!

1653897778718 1653897778728 1653897696120 1653897696117

lan eskaintza, euskaraldia

Euskaraldia 2022ko dinamizatzailea izateko lan eskaintza.

lan eskaintza, euskaraldia

284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n

“Alcarrás” filmaren emanaldia Seminarixoan

Egun on,
Arraroa izan daiteke Jardun euskara elkarteak euskaraz ez den pelikula bat gomendatzea… baina egia esanda hizkuntza gutxituen aldeko film bat izanik ezin izan dugu albo batera laga.
Berlineko jaialdia irabazi du, eta pelikulan katalana entzutia gozada bat da.
Gipuzkoako zinema gehienetan bikoiztuta bota arren, Bergaran jatorrizko bertsioaren alde egin da.
Berlinen irabazten duen katalanezko lehen film katalana da; eta azken berrogei urteetan Urrezko Hartza lortu duen lehen espainiar ekoizpena -azkena Mario Camusen ‘La colmena’ izan zen-
Zuzendariaren ustez, “Film guztiek hizkuntza bat eskatzen dute, eta ‘Alcarràs’ ek katalana ez ezik, herri horretan hitz egiten den leridanoa ere eskatzen zuen, nekazarien familiek erabiltzen duten hizkuntza”.
Alcarrás filmaren potentzia katalanez izatea denez, eta tokiko dialektoan hitz egiteak ematen dionez indarra, filmak eskaintzen duen esperientzia osoa izan ahal izateko, jatorrizko bertsioan azpitituluekin ikustea ezinbestekoa da.
284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n
Jaixetako zapixen kartela (3)_page-0001

Jaietako zapirako lema eta marrazki lehiaketako irabazleak

Pasa den astean amaitu zen aurtengo Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko epea. Hainbat lan jaso ditugu eta guzti hauen artean irabazleak aukeratu dira.

Azken urteotan bezala 3 sari izan ditugu, eta horrela banatu dira:

-Helduen marrazkia: Usoa Mendikute

-Haurren marrazkia: Laia Iñarra

-Esaldi onena: Enara Viaga

Zorionak hirukote!!

IMG-20220520-WA0000 20220519_175348 20220523_150732

 

7

Osintxuko ludoteka

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak errekako uraren kalitatea aztertzen ibili ziren. Arratsalde ederra pasa zuten!

7 5 4 3 6 índice

IMG_2953(1)

Espejora irteera_Txapligu

Asteburu honetan Txapliguko haur eta hezitzaileek Espejon egongo dira. Eguraldia lagun, motxila esperientzia ugariz beteta bueltatu dira.

IMG_2953(1) IMG_20220507_095229 IMG_2855 IMG_20220507_152140 IMG_2668 IMG_2673

irakurriz gozatu_001

EUSKARAZKO IRAKURKETA  SUSTATZEKO SAIOAK OSINTXUKO LIBURUTEGIAN

Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.

3 astean behin taldean elkartu eta euskarazko irakurgai labur bat irakurriko dugu. Irakurgaien artean euskarazko eleberri zati bat edo gai ezberdinei buruzko artikuluak egongo dira. Honela, parte hartzaileen hiztegia aberasteaz gain elkar komunikatzeko euskara erabiliko da.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 16 Osintxuko liburutegian.

irakurriz gozatu_001 EUSKARAZKO IRAKURKETA SUSTATZEKO SAIOAK OSINTXUKO LIBURUTEGIAN_004

Apirileko ekintzak AIDAU-n

Kaixo familia:

Apirilean zehar ekintza ezberdinak egin ditugu AIDAUn. Hemen dituzue argazki batzuk:

1651501105450 1651501105549 1651501105586 1651501175830 1651501175936 1651501238324 IMG20220427185301 IMG20220429175558

05

Maiatzeko Euskararen Bozgorailua

Maiatzeko euskararen bozgorailua:
“Gure hizkuntza galtzen badugu, beste zerbait izango gara baina EZ euskaldunak” Ander Lipus05
KARTELA (2)

Maiatzeko ekintzak_AIDAU

AIDAU haurren zerbitzuan prest daukagu maiatzerako ekintzak.
Gerturatu zaitez Oxirondo azokara eta eman izena!
KARTELA (2)