Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

BERGARA: ABENDUAREN 9ANPAULA KASARESEN 2 HITZALDI ANTOLATU DITU JARDUNEK

Posted on 2015/12/012015/12/01 by jardun

Kaixo,
Jardun euskara elkarteak abenduaren 9rako 2 HITZALDI antolatu ditu Soziolinguistikan doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta elebitasun goiztiarraren nahiz haurren euskarazko sozializazioaren arloetan ikertzailea eta dibulgatzailea izan den Paula Kasares-ekin. Hitzaldiak Irizar jauregian izango dira.

Saioak seme-alabak (12 urte bitartekoak) euskaraz eskolaturik dituzten aita-amei —euskaldunei nahiz euskaraz ez dakitenei— bereziki, baina horiei ez ezik maisu-maistrei nahiz haurtzain aritzen diren hezitzaile, begirale eta halakoei ere zuzenduko litzaizkieke.

17:30etan “Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak” – euskaraz
Haurrak hiztun bilakatzeko bidean familiaren eragina agerikoa da. Gurasoen hizkuntza gaitasunak ez ezik, haien hizkuntza portaerek, jarrerek eta balioek ere baldintzatuko dute hein handi batean etxean eta, oro har, eskolaz kanpo neska-mutikoek euskararekin izango duten harremana.

19:00etan “Euskera, entra un idioma en casa” – gaztelaniaz
Euskaraz ongi edo batere ez dakiten gurasoei zuzendutako saioa, honako helburu hau duena: etxean euskara irakasteko aukera izan ez duten gurasoek haien seme-alabak elebidunak bilakatzen laguntzea. Ez, noski, hizkuntza bera irakasten, baina bai hizkuntzaz jabetzeko beharrezkoak diren motibazioa, erabilera eta ezagutza bermatzen eta ziurtatzen. Hori guraso guztion esku dago.

Beste herri batzuetan ere eman dira hitzaldi hau eta arrakasta handia izan dute, hori dela eta, zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek hitzaldira joateko gonbitea luzatzen dizue.

 

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme