Oraingo honetan, Maitane Arizabaleta Astiazaranek hartu du lekukoa. Bergarako Berriketan egitasmoko koordinatzailea da eta Euskaraldiaren biharamunaz idatzi du.
Parte hartu al zenuen Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza! Berriketan taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! Hasi eta segi 2019an euskara ingurukoekin euskara erabiltzen. Egin jauzi!!
Mintzapraktika egitasmoen helburua, besteak beste, erabilera sustatu eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzea da, euskaldunon arteko harremanak saretuz.
Dezente dira euskara praktikatu nahi dutenen motibazioak: ikasitako praktikan jartzea, galdutako ohitura berreskuratzea, euskarazko giroa eta jendea ezagutzea….
Euskalduntze bidean pertsona horren inguru hurbilak eta harreman informalek sekulako eragina dute pertsona hauek hiztun hobeak izan daitezen. Komunikazio informal hauetan lortzen baita hizkuntza bat hitz egiteko erraztasuna, segurtasuna eta ohitura finkatzea.
Honen harira, euskaraz hitz egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar dira, hizkuntza bat ikasteko modurik onena praktikatzea baita. Akatsik gabe hitz egitea, denbora eta ariketa eskatzen duen prozesu naturala baita.
Baina euskararen normalizazioan euskararen erabilera ziurtatzea ez da bakarrik euskara praktikatzeko beharra denaren ardura, gizarte osoaren erantzukizuna baizik. Beraz guztioi dagokigu altxor hau zaindu eta ondorengoei transmititzea.
Laburtuz, etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero, kalea euskaltegi bihurtuz…
Nerea, eta euskaltegiak zer paper jokatzen du kaleko erabileran jauzia ematerako orduan?