Atzo, osteguna, arratsaldeko 18:30ean (lehen deialdia 18:00etan) Jardunen urteko batzar orokorra egin genuen Jardun euskara elkarteko bulegoan (Oxirondo plaza 2, 1. solairua). Bertan, lehendakari berria eta zuzendaritza kide berriak izendatu genituen, Maddi Elortza lehendakari eta Unai Barrutiabengoa mahaikide.
Batzarrean, besteak bestem, hauek izan ziren landu genituen gaiak:
1. Batzarreko akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
2. 2024ko ekainaren 25eko batzar orokorreko aktaren onarpena.
3. 2024ko jarduera eta balantzea.
4. 2025eko asmoak eta aurrekontuak.
5. Zuzendaritzako kide berriak aukeratzea.aintza Batzordeko kideen txostena irakurtzea.
6. Lehendakari berriaren izendapena.
7. Galderak eta bestelakoak.
Mila esker gerturatu zineten bazkide eta langile guztioi!!

