Orain ARTE
Urtarrilaren 21ean badago zer egin Jarduneko gune berrian! Arte tailerra emango du Ana Abajok gazte zein helduentzat.
Gerturatu eta animatu familian, lagun artean zein banaka parte hartzera!
Orain ARTE
Urtarrilaren 21ean badago zer egin Jarduneko gune berrian! Arte tailerra emango du Ana Abajok gazte zein helduentzat.
Gerturatu eta animatu familian, lagun artean zein banaka parte hartzera!
Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean hitzaldia antolatu dute datorren urtarrilaren 19rako Zabalotegi aretoan. Hitzaldi hau gurasoei, hezitzaileei, irakasleei eta orokorrean hezkuntzarekin lotutako gaiekiko interesa dutenei zuzenduta dago. Beraz, animatu! hitzaldi…
Gabonetatik bueltan Olentzerok ludotekako arbola azpian lagatako opariak zabaldu dituzte aste honetan Oxirondoko haurrek. Ilusio handiarekin pakete guztiak banan banan zabaldu zituzten eta sorpresa asko izan ziren. Zabaldu ostean hauek probatzeari ekin…
Urtarrileko euskararen bozgorailua: “Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara hiltzen duzun euskara da”
Garikoitz Goikoetxearen Euskara irabazteko bidean liburuaren aurkezpena egongo da, urtarrilaren 17an, asteartea, arratsaldkeo 19:00etan Jardunen gune berrian (Kortazar parean).
Animatu eta zatoz!!
Angiozar, Bergara eta Osintxuko ludoteketako haur eta hezitzaileek ekintza ugari egingo dituzte.Urtarrilerako programaketa aberatsa prestatu dute. Gerturatu zaitezte ludoteketara!
Zurekin Bergara euskaldunago! Jarduneko bazkidetza kanpainak aurrera jarraitzen du!
Oraindik ez bazara bazkide egin, ez galdu aukera!
Urte berriak Nerea San Miguel bergarar mediku gaztearen hausnarketa ekarri digu. Jarraian duzue bere artikulua.
Irratitxik osasun mundura salto haundixa emanaz, orainguan neri tokau jat kataiakin jarraitzeko ardura. Benetan kezkatzen dostan eta askotan hausnartu izan doten galdera potolua bota doste txibierroek: Nola bizi dozu euskaldun bezela mediku lanetan aritzia? Mediku gazte eta hasiberri naizenetan, nere ikuspegitxik galdera honi buelta batzuk ematen saiatuko naiz ba!
Baina, nolakua da gaur egun euskararen egoeria osasun arloan? Esan biharra daukat, egoera gazi-gozoa dala. Hau hobeto ulertzeko, nere esperientzia kontatuko dotsuet.
Aurten, bigarrengoz, Goiengazte eguna ospatuko da, oraingoan Arrasaten. Iaz Oñatin ikusitako arrakastaren ondoren, Debagoieneko Udaletako Gazteleku eta Gazte txokoek antolatutako eguna da, bailarako nerabeek elkar ezagutu eta elkarrekin esperientzia ezberdinak partekatzeko helburuarekin….
Larunbat honetan egin genuen gune berriaren inagurazio jaia. Egun honekin eman zaio irekiera ofiziala guneari eta hemendik aurrera astean zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte zabalik egongo da. Bertan bazkide berriak egiteko aukera egoteaz gain, Jardunen 26 urteetan zehar ateratako 80 argazkitik gorako erakusketa bat ipini da eta hau ikusteko aukera ere egongo da. Gonbidatuta zaudete denok bertatik buelta bat ematera.