Urte berriak Nerea San Miguel bergarar mediku gaztearen hausnarketa ekarri digu. Jarraian duzue bere artikulua.
Irratitxik osasun mundura salto haundixa emanaz, orainguan neri tokau jat kataiakin jarraitzeko ardura. Benetan kezkatzen dostan eta askotan hausnartu izan doten galdera potolua bota doste txibierroek: Nola bizi dozu euskaldun bezela mediku lanetan aritzia? Mediku gazte eta hasiberri naizenetan, nere ikuspegitxik galdera honi buelta batzuk ematen saiatuko naiz ba!
Baina, nolakua da gaur egun euskararen egoeria osasun arloan? Esan biharra daukat, egoera gazi-gozoa dala. Hau hobeto ulertzeko, nere esperientzia kontatuko dotsuet.
Nere kasuan, 18 urte nintxuala, Euskal Herriko Unibertsitate publikoan medikuntza euskeraz ikastia erabaki neban, hortarako inungo arazorik izango ez nebala pentsauaz. Nahiko hasieratik, bihartuta, ikasgai batzuk gazteleraz jaso bihar izan nintxun eta urtiak aurrera juan ahala, gero eta gehixau tokau jaten erderaz ikastia.
Egoera honi ikasle askok aurka itxia erabaki giñuanian, kalian askotan entzun izan dogun esaldixa entzun biharra izan giñuan behin eta berriz: “Baina, zuk ze nahixau dozu, mediku euskaldun bat ala mediku on bat?” Batak bestiakin zerikusixa eukiko bazeban bezela…
Behin karrera bukatuta eta momentu askotan nere eskubidiak zapalduta izan diala ohartu eta gero, osasun arlo publikuan lanian hastian, hautu argi bat in neban hasieratik: kalidadezko osasun zerbitzu euskaldun bat ematen saiatzia; hau da, mediku ON eta EUSKALDUNA izateko lan eittia.
Izan ere, kalian, etxian edo lanian euskeraz bizitzia erabakitzen dogun bezela, medikuarenera juatian, berarekin hartu-emana gure ama hizkuntzan eittia benetan garrantzitsua dala uste dot. Guztion esku dago herritar ororen oinarrizko eskubide hau bermatzia. Beraz, danok jarraitxu biharko dogu honen alde borrokan! Eguneroko pauso txikixak emanez aldaketa haundixak lortu geinke ta!
Kataiakin jarraitzeko, Jaione Carpinterori botako jat orainguan nere galderia: zela ikusten dozu euskararen egoeria telebista publikuan?
Aste honetan joan naiz Bergaran, 2 urteko alabakin pediatriana. Hizkuntza eskubideez haratago uste dot zerbitzu on bat eskaintzeko Bergara bezelako herri batian derrigorra dala haurrekin lan ingo daben medikuak euskaraz hitz egitia.
Medikuai beldurra eukitzia normala da, ados… baina nere alabak (eta suposatzen dot herriko beste haur askok) be ez dau tutik pe ulertzen erderaz. eta honek ondiokoan gerturatzeko eta lasaitzeko aukerak gehixau mugatzen ditxu!
Oso gaziki pasau giñuan, suposatzen dot medikuak euskaraz in balu be gaizki pasauko giñula, baina zailtasun bat gutxiau eukiko giñun.
Ba horixe, lan asko dagola iteko eta oinarri oinarrizkuak dien eskubidiak be ez ditxugula bermatuta! Bergaran mediku ona izateko uste dot euskaraz jakin behar dala eta kitxo!