Abendu hasieran euskara errefortzuetako ikasleak goiko rock ezagutzera joan ziren. Bertan, harrera bikaina egin zieten eta arratsalde ederra pasa zuten musikaz gozatzen.
Egilea: jardun
OSINTXUKO LUDOTEKA
Atzo arratsaldea ederki pasa zuten osintxuko ludotekan. Hennazko tatuaiak eta tea hartzen egon ziren. Marokoko kultura ezagutu eta bertako ohituren berri ere hitzegin zuten.
Baditugu Euskal Trivialeko irabazleak
Aurten lehenengo aldiz antolatutako Euskal Trivialak arrakasta eta parte hartze handia izan du.
Bergarari buruzko ezagutza lantzeko jolasean, taldeka edo banaka, guztira 354 pertsonak parte hartu dute.
BERGARAKO LUDOTEKAK. ABENDUAN EKINTZAN UGARI
Abenduan ere ekintza ugari pentsatuta daude Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko azokako ludotekan egiteko. Haurren iritziak jaso eta ekintza polit eta erakargarriak egongo dira. Gerturatu zaitezte ludoteketara!
ABENDUAREN 18AN IRAKURKETA KOLEKTIBOA
Abenduaren 18an 12:00etan Jardunen gune berrian HELBURUA: Irakurtzeko ohitura hobetzen duten tresnak sustatzea. Irakurketa eta irakurketaren garapena interes orokorreko zerbait bihurtzea, gizartearen eguneroko bizitzan dagoena. Herriko eragile eta herritarren partaidetza bilatzea. Irakurketaren…
EUSKARAZKO LITERATUR LIBURUAK MERKEAGO EROSTEKO AUKERA
Abenduaren 12tik 17ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago eros ditzakezu. HELBURUAK: Euskarazko irakurketa sustatzea. Euskararen erabilera gozagarria eta euskal literaturaren produkzioa bultzatzea. FUNTZIONAMENDUA:…
EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA abenduaren 1etik 18ra
HELBURUA: Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz. FUNTZIONAMENDUA: Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko literatur liburuak JARDUNera (Kultur etxera) ekar daitezke eta ekarritako liburu bakoitzeko…
HELDUENTZAT OINARRIZKO IPUIN KONTAKETA ETA HAURRENTZAT IPUINAK SORTZEKO TAILERRA
Euskarazko irakurzaletasuna suspertzeko hainbat ekintza antolatu ditu JARDUN Euskara Elkarteak, besteak beste, helduentzat ipuin kontaketa tailerra, 2. eskuko eukarazko liburuen truke azoka, euskarazko literatura merkeago erosteko aukera eta irakurketa kolektiboa.
Helduentzako oinarrizko ipuin kontaketa tailerrean eta haurrentzako ipuinak sortzeko tailerrean aurrez eman behar da izena abenduaren 7a baino lehen.
Primerako asteburua!
Primeran pasa dute asteburua Txapliguko gaztetxoek! Larunbat arratsaldea waterpoloan jolasten pasa zuten eta igandean beraiek proposatu eta asmatutako jolasekin ibili ziren!
Abenduko gaztelekuko egitaraua!
Gaztelekuan izango da zer egin asteburuetan! Ekintzaz beterik dator abendua ere!