Ikasturte berriari ekiteko prest dira ludotekak! Bihar, asteazkena, martxan jarriko dira Bergarako eta Osintxuko ludotekak eta datorren astelehenean, irailak 11, Angiozarkoa. Irailean zehar ate irekiak izango dira eta nahi duen oro gerturatu…
Egilea: jardun
Elo eta Kartofen klown ikuskizuna
Ostiral honetan, irailak 8, Algaraz taldearen “Elo eta Kartofen” klown ikuskizun berria izango da Bergarako Errotalde partean (Kultur etxea) arratsaldeko 18:00etan.
Animatu kurtso hasiera irrifar batekin hastera!
Iraileko euskararen bozgorailua
Iraileko euskararen bozgorailua: “Euskara bizi dadin egunero hitz egin dezagun”
Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Oraindik garaiz zabiltzate udako euskarazko postal lehiaketan parte hartzeko!
Uda garaiak askorako ematen du eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere bizitako istoriotxoak kontatuz, une politak oroitu eta kurtsoari gogoz ekiteko aukera bikaina da honakoa.
Bukatu dira udaleku irekiak
Atzo eman genien amaiera jai giroan aurtengo udaleku irekiei. Benetan giro polita izan dugu haur zein hezitzaleen artean. Izugarria izan da! Primeran pasa uda eta irailerarte!
Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Gogoratu aurten ere martxan dagoela udako euskarazko postal lehiaketa.
Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Euskal Jaia udaleku irekietan
Udalekuetako azken astean murgilduta gaude dagoeneko eta gaur euskal jaia egin dugu. Herri kirol, euskal dantza, ipuin kontaketa, eskulan eta karaokearekin primeran pasatu dute gaurkoan ere guztiek. Hona hemen gaurko argazki batzuk.
Hirugarren astea ere bikain
Gaur eman diogu amaiera hirugarren asteari eta pena handiarekin bada ere haur batzuentzat gaurkoa izan da udalekuetako azken eguna. Aste honek ere askorako eman du eta primeran pasatu dute haur zein hezitzaileek oraingoan ere.
Abajo#21 “artea, sormena, sorkuntza eta euskara”
Ireneeee!! Kataian baino korapilo konplikatu batean sartu nauzula iruditzen zait. Bestalde, nitaz gogoratzea eta nire iritzi -a- jakin nahi izateak pozten nau… Baina esan beharra daukat zure galderari erantzun zuzenik ez dudala, gutxik baitakite nola harraparazi euskararen erabilpenean. Gaur balio izan duenak, bihar agian ez du balioko, eta norberari balio dionak, baliteke, beste lagun bati ez funtzionatzea.
Udaleku irekietako LH3.mailakoen bideoa
Udaleku irekietako hirugarren astea amaitzear dago dagoeneko eta asko izango dira bihar udalekuak amaitutzat emango dituztenak. Aste hauetan zehar bizitakoa norberak bere barnean eramango duen arren, LH3.mailakoek, udalekuek emandakoaren laburpen bideo bat…
