Ekainean zehar Euskal Trivialaren bigarren edizioa martxan egon da, Bergarari eta Gipuzkoari buruzko ezagutza lantzeko jolasa hain zuzen ere. Lehen edizioko parte hartze handiari eutsi dio eta guztira 210 pertsonek hartu dute…
Egilea: jardun
Henar, Boiseko bazkidearen bisita
Kurtso honetan martxan jarri genuen bazkidetza kanpainaren baitan aipatu genuen bezala Boisetik bazkide berri bat egin zen, Henar Chico hain zuzen ere. Urruti bizi den arren uztailean Euskal Herrira oporretan etorri da eta tarte bat hartu du gurekin elkartzeko.
Berriketaldi edarra izan dugu! Eskerrik asko Henar eta laister arte!
Lip Dub bikaina udaleku irekietan
Udaleku irekietan denetariko ekintzak dabiltza burutzen hirugarren astean ere. Hona hemen aurreko astean LH2.mailakoek Aldapan Gora abestiarekin egin zuten Lip Dub-a! Ederra benetan!
Udaleku irekietako bigarren astea
Udaleku irekiek aurrera jarraitzen dute eta bigarren astea ere amaitu da dagoeneko. Aste honetan zehar hainbat ekintza burutu dira eta herritar asko izan dira testigu Bergarako kaleak haurrez beteta egon direla. Aste…
Uztaileko euskararen bozgorailua
Euskara da Euskal Herriko zuhaitzaren sustraia
Primerako astea udaleku irekietan
Asteazkenean eman genion hasiera udaleku irekiei eta sekulakoa izan da aste honek eman duena! Eguraldia lagun, ekintza ezberdinak burutu dira aste guztian zehar eta astea behar den bezala amaitzeko San Fermin eguna ospatu dugu gaur.
Gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu
Idazlagunako kanpainan batzuk bertsoak abestuz bidaltzera animatu dira.
Entzun hau, ederra benetan!!!!
Baditugu irabazleak!
Idazlaguna egitasmoaren baitan, gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu! kanpaina burutu dugu ekainaren 12tik 29ra.
Ekainaren 30ean, ostiralean, zozketak egin genituen eta hauek dira irabazleak:
Santamaria#20 “haurren hizkuntza joera”
Zerk eragiten du haurrek egunerokotasunean hizkuntza joera bat edo beste izatea?
Zuk bota didazun galdera ere ez da makala, Ana Moñux, baina saiatuko naiz euskaldun eta euskaltzale izateaz gain, ama eta irakasle naizenez, ahalik eta erantzun zintzoena ematen.
Zein hizkuntzatan hitz egiten dugu familian? Zein hizkuntzatan jolasten dugu? Eta haserretu? Euskaraz amesten al dugu (lotan zein esna)? Gure gozamenak zein kolore linguistiko du? Gure haurren hizkuntza joerari buruz ari garenean galdera guzti hauek, eta beste hainbat, datozkit burura.
Helduen antzerki eskola kalera irtengo da
Aurtengo kurtsoan martxan jarri den helduen antzerki eskola kalera irtengo da. Ostegun honetan, ekainak 29, pintxopote orduan kalean zehar ibiliko dira ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko.
Ez galdu aukera eta gerturatu zer prestatu duten ikustera!
