Oporren ostean, irailaren 5etik aurrera ludotekak zabalik daude. Kurtso berriari hasiera emango diogu. 3-12urte bitartekoak izango dira ongi etorriak!!! Animatu!ateak zabalik ditugu ikasturte bikain bat zuekin pasatzeko!
Egilea: jardun
UDALEKU IREKIAK!AZKEN FESTA!!
2016ko udaleku irekiak gaur amaitu dira. Bergarako Erraldoi taldearekin eta trikitilariekin kaleak girotu ditugu. Giro bikaina izan dugu Bergarako kaleetan!
UDALEKU IREKIEN AZKEN EGUNAK
Udalekuen azken egunetara heldu gara. Bihar, ostirala, ekintza berezi batekin emango diegu amaiera 2016ko udalekuei!!
UDAKO EUSKARAZKO V. POSTAL LEHIAKETA
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, bostgarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
UDALEKU IREKIAK
3. astearen amaierara heldu gara eta haur eta hezitzaile batzuk gaurko egunean amaiera eman diote aurtengo udalekuei.
Eguraldia ez dugu oso lagun izan gaurkoan, baina hala ere, haur eta hezitzaile batzuk animatu dira apar festan parte hartzera.
BERGARAKO UDALEKU IREKIAK!
Udaleku irekietako hirugarren astean sartu gara. Udalekuak bere martxarekin jarraitzen dute beroari aurre eginez. Milaka ekintza egiten eta oraindik gelditzen zaizkigunak!!! Bergara eta Osintxu eta Angiozarreko auzoak haurrez beteta!
Juaristi #14 “gurasoen papera”
Lander Juaristiren eskutik hemen dugu ekaineko iritzi artiklua. Landerrek haurren hezkuntza eta hizkuntza kontuetan gurasoen jarrerak duen eraginaz eta garrantziaz egiten du hausnarketa, benetan interesgarria!
Nola ikusten dozu gurasoen jarrera, dana dalakua dala beraien jatorria, haurren hazkuntza eta hezkuntzarekiko? Hizkuntzarekiko noski!
Ostia! ez da batere gai sinplea!
Badatoz udaleku irekiak!!!
Bihar, uztailaren 1ean, emango diegu hasiera aurtengo udaleku irekiei.
Ekintzaz beteriko hilabetea izango dute haurrek primeran pasatzeko!!!
2 eta 12 urte bitarteko 482 haurrek hartu dute parte Bergara, Angiozar eta Osintxuko udaleku irekietan.