Euskara praktikatu, bizi eta gozatzeko aukera berria dator Berbalagun programaren bidez. Debagoieneko aurtengo leloa ere bitxia da: “Batu euskararen unibertsora: bidaiatu dezagun elkarrekin”. Helburua argi baitago: euskararen inguruan komunitatea sendotzea eta hizkuntza praktikan erabiltzeko gune erosoak eskaintzea.
Berbalagunen bidez, euskaraz aritzeko gogoa duten herritarrak talde txikitan elkartzen dira. Astero ordubeteko saio informaletan, hizkuntza ohiturak lantzen dira eta euskaraz jarduteko konfiantza irabazten da. Ez da klase teorikorik: elkarrizketa, bizipenak partekatzea eta lagun berriak egitea dira ardatzak.
“Euskara bizirik dago, baina erabiltzeko aukera sortu behar dugu. Berbalagunek eskaintzen dute: lagunarteko giroan euskaraz aritzeko aukera eta bidai hau elkarrekin egitea da garrantzitsuena”.
Aurten, gainera, hainbat ekintza osagarri eskainiko dira: kultur irteerak, bisita gidatuak, astrotopaketak,…; guztiak euskararen erabilera sustatzeko eta parte-hartzaileak komunitate aktibo batean txertatzeko. Hain zuzen, urriaren 10en astrotopaketak egingo ditugu “Unibertsoan barrena euskaraz” lelopean, izarren azpian euskaraz bizitzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea eskainiz.
Izena emateko epea irekita dago. Interesa dutenek jar daitezke harremanetan Debagoieneko euskara elkarteekin.
Bidai on!!
NOLA PARTE HARTU ?
Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Partaide izan nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak antolatzaile garen erakunde hauetakoren batera jo dezake:
- Arrasaten, AED elkartea, 94377 12 28 / zaharberri@aedelkartea.eus
- Bergaran, Jardun euskara elkartea, 943763661/605712469 jardunkultura@topagunea.eus
- Aretxabaletan, Loramendi elkartea, 943770970/ auzoko@loramendielkartea.eus
- Eskoriatzan, Udala 943714688 (Udala) /661746376 edo berbalagunak@gmail.com
- Elgetan, Berbetan 688 648 041 / elgetanberbetan@gmail.com
Beraz, ANIMATU!! Astean ordubete atsegina, lagun giroan pasatzeko beste modu bat duzue eta!!

