Urriaren 25ean, igandea, Arabako Trespuntes herrira irteera antolatu da Debagoieneko mintzapraktika batzordetik. Bertan, Santa Katalina lorategi botanikoan ibilbide gidatu bat egiteko aukera izango dugu.
Bergaran, 10:30etan autobus geltokian elkartuko gara Arabaruntz abiatzeko.
Irteeraren prezioa 4€/pertsonako da.
Plaza mugatuak dira. Beraz, apuntatu ahala joango gara zerrenda osatzen eta plazak betetzen.
Oso leku ederra da eta benetan merezi du bertan dagoen landaretza anitza ezagutu eta gozatzea!
Animatu eta parte hartu, ondo pasatuko dugu eta!!