Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

BERTSO ESKOLA, EUSKARA ABERASTEKO GILTZA

Posted on 2016/03/14 by jardun

Bertsolaritza tresna oso garrantzitsua da euskararen erabileran, besteak beste, hiztegia, ahozkotasuna eta hizkuntza bere osotasunean lantzen baitira. Hori dela eta, Bergaran, bertsozaletasunari eta oro har bertsolaritzari bultzada bat eman nahian badira urte batzuk bertsozale elkartearen laguntzaz bertso eskolak martxan jarri genituela, haurren eta helduen (Kopla barik) bertso eskola hain zuzen ere.
Hau guztia dela eta, Jardunek ohitura eta zaletasun hauek Bergaran indartzeko asmoz haurren bertso eskola du martxan. Egitasmo hau, Gipuzkoako bertsozale elkartearekin batera bideratzen dugu eta irakasle bezala Nerea Madariaga ari da.
Bertso-eskolaren helburuak hauek dira:

– Bergaran bertsozaletasuna berpiztea.
– Bergarako bertsozaleen transmisioa ziurtatzea.
– Ahozkotasuna lantzea.

Herritarren bertsozaletasuna, bertso-giroa, bertso-grina berpiztu eta sendotu nahi ditugu. Eta honekin batera, beharrezkoa da etorkizuna sendotzea, eta horretarako haurrekin lan egin beharra dago. Haurren bertso eskolak zuzeneko transmisioa ziurtatuko liguke; haurrekin lan eginez gero, aurrerantzean gurpila bera bakarrik joango litzateke, gehiegizko energiarik eskatu gabe.

Haurren bertso eskolan osagairik garrantzitsuena taldean sortzen den giroa da. Bertso-eskola ez da ikastaro bat; aitzitik, bertsotan elkarrekin eginez ongi pasatzeko biltzen den lagun taldea da.

Lehen aipatu bezala, haurren eta helduen bertso-eskolak daude. Proiektuaren osotasuna hankamotz geratuko litzateke bietako bat kenduko bagenu. Izan ere, helduen bertso-eskolarekin herriko eta herritarren bertsozaletasuna, bertso-giroa, bertso-grina berpiztu eta sendotzen dira (herri mailako txapelketaK, bertso-truk…). Baina, giro hau lortu ondoren, beharrezkoa da etorkizuna sendotzea, eta horretarako haurrekin lan egin beharra dago. Haurren bertso-eskolak zuzeneko transmisioa ziurtatuko liguke; haurrekin lan eginez gero, aurrerantzean gurpila bera bakarrik joango litzateke, gehiegizko energiarik eskatu gabe.

bertsondorrak

KOPLA BARIK HELDUEN BERTSO-ESKOLA

Helburu nagusia bertso-eskolako kideak bat-bateko bertso-jardunean trebatzea da. Hori da bertso-eskola baten funtzio oinarrizkoenetakoa. Aurtengo ikasturtean 12 pertsonako taldea osatu da, gehientsuenak aurreko urteetatik ere bertso eskolan jardundakoak. Bertsoen munduan duten ikasbide prozesuari eta zaletasunari jarraipen bat eman behar zaio eta hori da eskola hauen helbururik nagusiena.

Baina, hau lortzeko osagairik garrantzitsuena hemen ere taldean sortzen den giroa da. Bertso-eskola ez da ikastaro bat; aitzitik, bertsotan elkarrekin eginez ongi pasatzeko biltzen den lagun talde bat da. Horregatik, ezinbestekoa da lagun-giro hori landu eta bultzatzea. Bertso-eskola ez da inoiz modu magistralean emango. Irakaslea ikasleen eskura egongo den pertsona bat izango da, dakiena erakutsiko duena, baina irakasle baino gehiago, taldearen bultzatzaile, indartzaile, animatzaile, koordinatzaile eta arduraduna izango dena.

indizea

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:

Kutxabank_07_col_pos
Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Erraza da! Lehen hitza euskaraz egitea.
  • Helduen antzerki eskola
  • Bertso eskola
  • Hezkuntzak euskara gehiago!
  • Bergara kantuan

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2023 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme