Bihar, asteazkena, 2025eko bigarren literatur solasaldia egingo dugu Mikel Antzak dinamizatuta.
Bigarren saioa hau, otsailaren 19an, asteazkenean, izango da Irizar jauregian. Bertan Mikel Antzak Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuaren inguruko solasaldia dinamizatuko du.
Bertaratzeko asmorik izanez gero izena ematea komeni da Bergarako Udal Liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) edo Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2, 1. solairua – 943763661/605712469).
Bestalde, liburua ez baduzu irakurri ere etor zaiztezke literatur saio honetara! Beraz, animatu eta parte hartu!!
