Azaroan sartuta gaude dagoeneko eta hementxe daukazue hilabete honetarako Osintxuko , Angiozarko eta Bergarako ludotekek prestatu duten ekintza ezberdinez osaturiko egitaraua! Animatu eta gerturatu ekintzetan parte hartzera!
Kategoria: berriak
Asteburu borobila Gaztelekuan!
Aurtengo kurtsoan ere Gaztelekuan badago zer egin! Asteburu honetan gaztetxoek egindako eskaerei erantzunez, Eibarreko zinera joan ziren larunbatean eta igandean pitzak egin eta dastatzeko aukera izan zuten. Talde polita dabil Xabaloten eta…
Ezagutu, murgildu eta ekin zikloa
Azaroan zehar “Ezagutu, murgildu eta ekin” zikloa antolatu da. Hilabetean zehar, hiru asteazkenetan egongo diren 3 hitzaldik osatzen dute ziklo hau eta euskararen erabilera sustatzea izango da hauen helburua.
Kantu afaria
Urte batzuk pasatu dira azkenekoz kantu afaria antolatu genuenetik, baina, aurten bazkide batzuek egindako eskaerari erantzunez kantu afaria antolatuko da abenduaren 15ean Artatse elkartean. Prezio arrunta 15 eurokoa izango da eta bazkideek…
Errigorako otarrak
Dagoeneko Errigorako otarren eskaera egiteko aukera dago azaroaren 14a arte. Jarduneko bulegoan edota www.errigora.eus webgunean egin daitezke eskaerak. Aurten ere aurreko urtean bezala bi saski ezberdinen artean aukeratu ahalko da, zuria edo…
Altxorraren bila jolasa Osintxuko ludotekan
Atzo arratsaldean Osintxuko ludotekan altxorraren bila jolasa egin zuten. Giro ederra lagun primeran pasatu zutik guztiek.
Tripontzia urteberriko saria
Sari tripontzia-ko txartelak Jardun euskara elkartean daude salgai 5 eurotan. Animatu erostera eta zorte on!
Sukaldaritza tailera txapligun!
Asteburuan primeran pasatu zuten txapligun bertaratu ziren gaztetxoek. Bizkotxoak egin zituzten igandean eta ondoren lagun artean hauek dastatzeko aukera ere izan zuten.
Bueltan dira ERRIGORAko otarrak
Bueltan dira ERRIGORAko otarrak. Dagoeneko eskaerak egiteko aukera dago Jarduneko bulegoan eta azaroaren 14a arte egongo da eskaerak egiteko aukera.
Domeketan familian gozatzen
Kurtso honetan ere bueltan da “domeketan familian gozatzen” egitasmoa eta igande honetan emango zaio hasiera. Udazken garaian bete-betean gauden honetan, urtaro honekin lotutako eskulanak eta mural bat egiteko aukera izango da goizeko…
