Amodiozko Gutunen XXIII. Lehiaketa (JARDUN EUSKARA ELKARTEA. Bergara, 2015) Otsailaren 13ko iluntzean banatu ziren XXIII. edizioko sariak Bergarako kultur etxeko ganbaran. Bertan. irabazleek euren lan sarituak irakurri behar izan zuten Bergarako Musika…
Kategoria: berriak
OZTOPOEN GAINETIK EUSKARAZ BIZIKO GARA
Azken hilabeteotan euskararen normalizazioari eta hizkuntza-politikei eragiten dien esku-hartze desberdinak ezagutu ditugu. Ez da gai berria, baina azken aldian Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkixo gelditu gabe ari dira euskaraz bizitzeko nahia duten hainbat administrazio hartzen ari diren urratsak zapuztu nahian eta hauen aurkako neurriak hartzen.
XXI. txorimalo lehiaketa
Erramu zapaturaekin batera, martxoaren 28an, txorimalo lehiaketaren edizio berri bat ospatuko da.
Izen emate epea zabalik dago martxoaren 18ra arte Jarduneko bulegoan (kultur etxean).
Izan korrika laguntzaile
AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik 18 Korrika eta 34 urte igaro badira ere, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza…
Errigora-olioaren kanpaina
Errigora ekimenaren bitartez Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina lortzeko aukera ezin hobea da hau. Bertako produktuak eguneroko ohituretan txertatzeko aukera bikaina.
Eskaerak otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitartean egin ahalko dira sarean, errigora.eus web orrian edo Jardun euskara elkartean.
Aisialdiko lantaldearen bilera
Urtarrilaren 31an, goizeko 11:00etan Kultur etxean egingo du Jarduneko aisialdi lantaldeak hurrengo bilera.
Idazlaguna webgunea garatuko dugu auzolanean
Idazlaguna egitasmoaren web gunea auzoalnean garatu eta bide batez bakotzak bere webgunea edo bloga sortu ahal izateko saio irekia egingo dugu otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, Udaletxeko lehenengo solairuan.
25. urteurrenerako logo berria
Jardun euskara elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, urteurrenerako lema eta logo berritua izango ditu. Lema 3,2,1… Jardun! izango da eta orain logoa aukeratzeko prozesuan gaude. Laster izango duzue irudi berria ikusgai. Ea zuen gustukoa izaten den!
PLAZETAKO EUSKAL DANTZEN IKASTAROA
Jardun euskara elkarteak antolatu duen euskal dantzen ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroa urtarrilean hasi eta ekainean amaituko da. Ikastaroan, fandangoa, arin-arina, trikitixa, porrusalda, aurreskua eta banakoa erakutsiko dira.
EUSKARAREN KATE HAUTSIAK liburuaren aurkezpena eta berbaldia
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu. EGUNA: Azaroak 26, asteazkena LEKUA: Bergarako Irizar jauregian z/g ORDUA: 19:00etan Hitzaldiaren izenburua “EUSKARAREN KATE HAUTSIAK” da eta hizlaria Dabid…