Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, Euskararen Egunaren harira, elkarlanean egindako mural zoragarri bat osatu zuten. Honekin batera, Osintxuko liburutegira ere gerturatu ziren. Amaia ipuin kontalariarekin ere momentu zoragarria pasa zuten. EUSKARAK 365…
Kategoria: berriak
GAZTELEKUKO ABENDUKO PRGRAMAKETA
Abendua ere Gaztelekua ekintzaz beteko dugu. Datorren asteburuan, euskararen egunaren harira, lanketa ederra egingo dugu gai honen inguruan eta honekin batera gabonak gertuan ditugula kontutan hartuz, gazteak izango dira Gaztelekua apaindu eta…
BERGARA ETA OSINTXUKO LUDOTEKAK, EKINTZAZ BETETA
Urtea amaitzeko, ludotekak ekintzaz beteta datoz abenduan. Euskararen egunerako ekintzei, gabonetarako apaingarriei eta azken eguneko merendolari, beste ekintza ugari gehitu dizkiogu. Beraz, animatu eta gerturatu gure ludoteketara, ederki pasatuko dugu!
BERGARA: ABENDUAREN 9ANPAULA KASARESEN 2 HITZALDI ANTOLATU DITU JARDUNEK
Kaixo, Jardun euskara elkarteak abenduaren 9rako 2 HITZALDI antolatu ditu Soziolinguistikan doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta elebitasun goiztiarraren nahiz haurren euskarazko sozializazioaren arloetan ikertzailea eta dibulgatzailea izan den Paula Kasares-ekin. Hitzaldiak…
IGANDE BIKAINA IZOTZ PISTAN
Jardun Euskara Elkarteko Txapligu taldeko (asteburuetako aisia taldea) haur eta hezitzaileak, igande honetan egon dira Gasteizko izotz pistan. Kuadrilla ederra elkartu eta arratsalde ederra pasa zuten izotzetan.
BERGARAKO LUDOTEKAK
Azaroa ere gainezka datoz Ludotekak. Ekintzaz beteak! Urrian bezala, herriko zenbait eragilekin elkarlanean ekintzak egingo ditugu, baita haurrek proposatutakoak ere. ANIMATU!
Paella lehiaketa
Jardun euskara elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko jaia egingo du azaroaren 21ean.
Egun osoko egitaraua antolatzen ari gara eta tartean paella lehiaketa egingo da eguerdiko 12:00etan Udal pilotalekuan.
Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerako sarrerak
Abenduaren 20an, arratsaldeko 17:00etan hasita Donostiako Illunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalerako sarrerak salgai daude Jardunen.
Azaroaren 20era arte egongo da sarrerak erosteko aukera eta sarreren prezioa 20 eurokoa da.
EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA Azaroaren 2tik 20ra
Jardun euskara elkarteak EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA antolatu du, azaroaren 2tik 20ra bitartean. HELBURUAK Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz. NOLA? Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden…
ERRIGORA ETA XIBEROKO OTARRAK
Kaixo euskaltzale, Beste urte batez, Debagoieneko euskara elkarteok bat egin dugu Errigorak eta Xiberoko Eperra ikastolak abian jarritako kanpainekin. Janari-sorta bikainak eskaintzen dituzte biek ala biek, helburu bertsuak dituztelarik: tokian tokiko produktuak…