Etenaren ostean berrekin diogu berriz ere kataiari . Hemen duzue Elene Etxanizek egindako galderari erantzunez Uxue Agirreren gogoeta.
Kategoria: berriak
Korrikaren amaiera Bilbon
Martxoaren 29an, igandean, amaituko da Korrikaren 19. edizioa Bilbon.
Bertan egingo den Korrika amaierako festara joateko autobusak jarri dira Debagoienatik. Bergaratik goizeko 9:15ean irtengo da autobusa (geltoki nagusitik) eta itzulera 20:00etan izango da Bilbon.
Txartelak Jardunen egongo dira eskuragarri ostegunera arte 10 euroren truke.
Korrika Bergaran
Martxoaren 23an iritsi zen goizeko 11:15 inguruan Korrika Bergarara. Herritik barrena oso kilometro jendetsuak izan ziren. Jende askok egin zuen korrikaren bat ikusiz zein korrika eginez.
Gazteentzat “kosta ala kosta” udaleku ibiltaria uztailean
Jardun euskara elkarteak, Arrasateko Txatxilipurdi eta Soraluzeko Pil-Pilean elkarteekin elkarlanean, 1999-2000 urteetan jaiotako gazteentzat Kosta ala kosta udaleku ibiltaria antolatu du uztailaren 6tik 17ra.
Udalekuari Arabako Ozaeta herrian emango zaio hasiera eta Zarautzen amaituko da. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 8ra arte.
Badator KORRIKA!
Goizeko 11:00ak ingururan sartuko da KORRIKa Bergarara Elorregitik barrena. Jardunek Amillagan hartuko du lekukoa eta metro batzuk egin ostean lekukoa pasako du Korrikak Elgetarantz bidea eginez jarrai dezan.
Jardunen urteko batzar orokorra
Martxoaren 14an, larunbata, Jardunen urteko batzar orokorra ospatuko da goizeko 10:30ean hasita Kultur etxean.
2014. urte amaieran burutu genuen gogoeta prozesuari jarraipena emanez, aurtengo batzarrari formatua aldatu diogu eta honakoa da proposamena.
Martxoa bertsotan
Bergaran martxorako bertsoen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira: Punta puntako bertsolariek bisitatuko dute Bergara eta bertan eurekin batera gozatzeko aukera ezinhobea izango dugu. Beraz, ez dago aitxakirik… MARTXOAK 6, OSTIRALA 20:00…
BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XXIII. SARI BANAKETA
Amodiozko Gutunen XXIII. Lehiaketa (JARDUN EUSKARA ELKARTEA. Bergara, 2015) Otsailaren 13ko iluntzean banatu ziren XXIII. edizioko sariak Bergarako kultur etxeko ganbaran. Bertan. irabazleek euren lan sarituak irakurri behar izan zuten Bergarako Musika…
OZTOPOEN GAINETIK EUSKARAZ BIZIKO GARA
Azken hilabeteotan euskararen normalizazioari eta hizkuntza-politikei eragiten dien esku-hartze desberdinak ezagutu ditugu. Ez da gai berria, baina azken aldian Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkixo gelditu gabe ari dira euskaraz bizitzeko nahia duten hainbat administrazio hartzen ari diren urratsak zapuztu nahian eta hauen aurkako neurriak hartzen.
XXI. txorimalo lehiaketa
Erramu zapaturaekin batera, martxoaren 28an, txorimalo lehiaketaren edizio berri bat ospatuko da.
Izen emate epea zabalik dago martxoaren 18ra arte Jarduneko bulegoan (kultur etxean).