Jardun euskara elkarteak Bergarako Udalarekin elkarlanean kantu jira herrikoia antolatu du ekainaren 18 goizerako.
Kategoria: berriak
Euskal Triviala_Toponimia
Euskal Trivialaren Bergarako toponimiaren inguruko edizioari hasiera emango diogu gaur. Jarraian talde bakoitzari dagokion inprimakira eta lehiaketako oinarrietara jotzeko estekak utziko dizkizuegu:
Bergarako Ludotekan, apar festa
Bergarako ludotekek ikasturtea amaitzera doaz eta horregatik, datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Oxirondoko plazatxoan apar festa antolatu dugu. Gerturatu zaitezte familian!
Osintxun udako solstizioa lantzen
Jardun Euskara Elkarteak kudeatzen dituen Osintxuko liburutegia eta ludotekaren arteko elkarlanean, udako solstizioaren harira, ekainean zehar hainbat ekintza egiten dabiltza.
UDALEKU IREKIAK, GURASO BILERA
Datorren ekainaren 13an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Udaleku Irekien inguruko bilera egongo da Seminarixuan. Bertan udalekuen inguruko nondik norakoak azalduko ditugu.
Koldo Elizalde sari banaketa
Larunbat goizean, Seminarixoan, banatu ziren aurtengo “Koldo Elizalde” lehiaketako sariak. Parte-hartzea handia eta maila altua izan direla azpimarratu zuten aurkezleek. Edizio honetan Jarduneko antzerki eskolako bi taldeak izan dira sarituak. Interpretazioa eta Kontaketaren…
Antzerki eskolako ostiraleko emanaldia
Pasa den ostiralean, Jardun antzerki eskolako gaztetxoek emanaldi bikaina eskeini zuten Bergarako Seminarixoan. Hogei antzezle taularatu ziren eta aretoa lepo betetzea ere lortu zuten. “Pijama jaia” eta “Karmaren hamabi arauak” izan dira beraiek…
Bergara Kantuan_Kantu jira herrikoia
Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Udalak “Kantu jira herrikoia” antolatu dute, berriro ere, ekainaren 18rako, igandea. Bergarako San Martin plazatik abiatuko da 12:30ean. Oraingoan zuzeneko musika eta erraldoiek lagunduta aterako gara herriko kaleak alaitzera. Ekimen herrikoian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!
MAIATZEKO ekintzan AIDAUn
Kaixo familia: Hilabete honetan ekintza ugari gauzatu ditugu AIDAU aurren zerbitzuan: Jaiei ongi etorria, sukaldaritzak, bandera jolasa, hawai festa, arrautzen bila ibili gara, ponpa erraldoiak egin ditugu,… Hemen dituzue argazki batzuk
Ekaineko Euskararen Bozgorailua
Ekaineko Euskararen Bozgorailua: “Egoera bidegabeetan neutrala baldin bazara, zapaltzailearen alderdia aukeratu duzu” Desmond Tutu
