Urriaren 25ean, igandea, Arabako Trespuntes herrira irteera antolatu da Debagoieneko mintzapraktika batzordetik. Bertan, Santa Katalina lorategi botanikoan ibilbide gidatu bat egiteko aukera izango dugu. Bergaran, 10:30etan autobus geltokian elkartuko gara Arabaruntz abiatzeko. …
Kategoria: berriak
Urriko euskararen bozgorailua
Urriko euskararen bozgorailua: “Ezinezkoa da kultura batean bizi, eta beste batean hitz egitea. Eta beldur naiz ez ote den hori guri gertatzen ari zaiguna”. Maddalen Arzallus
Erdaldun berrien kluba
Urriaren 17, zapatua, arratsaldeko 19:00etan Idoia Etxeberriak idatzitako “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango duzue Bergarako Seminarixoan, Olatz pagaldai aktorearen eskutik. Sarrera 8€
EMAN IZENA BERRIKETAN EGITASMOAN!!!
Euskara bizitzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek talde txikitan euskaraz elkartuz. Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi ez diogu oztopo izaten utzi…
Haur eta gaztetxoen bertso eskola
Aurten ere, haur eta gaztetxoentzako bertso eskolak antolatu ditugu. Asteartetan izango dira klaseak Udal liburutegiko ganbaran eta doaineko ikastaroa izango da. Izen emateak: jardunkultura@topagunea.eus Errotalde jauregian z/g 943763661/605712469 Animatu zaitezte!
Iraileko euskararen bozgorailua
Iraileko euskararen bozgorailua: “Guk beldur horiek kendu behar ditugu eta konplexurik gabe jokatu. HARA: euskaldunak gara, gauza onak egiten ditugu euskaraz, hizkuntza edarra daukagu, kultura idartsua daukagu… Hori erakutsi eta horretan sinetsi”
BERRIKETANEKOAK LORATEGIEN TAUPADA BERDEAK EZAGUTZEN
Berriketaneko partaideok uztailaren 18an Laboratorium museoak antolatutako “Lorategien Taupada berdeak” bisita gidatuan parte hartu genuen. Bertan, Bergarako lorategiak ezagutzeko beste modu bat izan genuen. Lorategiak bisitatzeaz gain, bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko…
Uda Aktiboa 2020
Uda aktiboko 3. astearekin amaitzeko, hemen dauzkazue egin ditugun ekintza ezberdinen argazki batzuk! Aisialdian euskaraz gozatzen jarraituko dugu!
Lan eskaintza: Aroztegi Aretoa
Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza. Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardunkultura@topagunea.com helbidera uztailaren 24a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.
