Azken asteotan aurtengo Jarduneko eskaintza gutxika aurreratzen joan gara. Oraingoan, Ikastetxeetan eta bergarako zenbait puntutan (Udaletxean, Liburutegian…) eskuragarri izango duzuen eskuorria aurkezten dizuegu, eskaintza osoarekin.
Kategoria: berriak
Belastegi#30 Euskarazko hedabideak kontsumitzea lagungarria da euskaldunberrientzat
Gaurkoan, Monika Belastegi dugu Kataianeko hitzaren jabe, Udal Euskaltegiko Patxi, Marian eta Arantzazuk luzatutako kezka/galderei erantzuteko prest!
Udal euskaltegiko ikasleek egindako hausnarketari jarraipena emanez, hona hemen Monika Belastegi Goiena komunikazio taldeko kidearen iritzi artikulua.
Patxik, Marianek eta Arantzazuk ez bezala, etxean jaso dut nik euskara, ama hizkuntza dut.
Kultura kalera jolaslekua
Jardun Euskara Elkarteak datorren irailaren 27an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udalak antolatutako Kultura Kalera ekimenaren barnean, Jolas Leku ibiltaria antolatu du. Bertan, munduko jolasak, mandalak margotzea eta kantu jolasak egingo ditu bertaratzen…
Lan eskaintza
Jarduneko eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakaslea behar da. Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera. Curriculumak aurkezteko azken eguna irailak 26a izango da. Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan
Berriketan
BERRIKETAN: Euskarazko komunitate bat baino gehiago. Zatoz!! *Euskara maila hobetu nahi?* *Euskaraz bizi nahi?* *Euskaraz bizitzen lagundu nahi?* *Hizkuntza ohiturak aldatu nahi?* Dagoeneko zabaldu dugu Berriketan egitasmoan izena ematea. Urte honetan egitasmotik *TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura* salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.
Euskara errefortzuak
Urtero bezala, aurten ere Jardun Euskara Elkartea Bergarako udalarekin elkarlanean, Lehen hezkuntzako haurrentzat zuzendutako eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emango dira astelehenetik ostiralera. Haurraren euskara mailaren arabera, ordutegi ezberdinak izango dira eta hauek urrian hasiko dira. Informazio gehiagorako, Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, Errotalde Jauregian (Udal liburutegia) edo 943763661 telefonora deituz.
Haur eta gaztetxoen bertso eskola
Aurtengo ikasturtera begira, aurrekoetan bezala, haur eta gaztetxoei zuzendutako bertso eskola antolatu dugu. Urritik maiatzera bitartean, asteartetan, izango duzue bertsozale gaztetxoenek zita. Klaseak Udal liburutegiko ganbaran izango dira eta doaineko ikastaroa izango…
Xaboi ekologikoak egiteko tailerra
Datorren hilean, Urriak 10 ean, Xaboi ekologikoak egiteko tailerra antolatu du Jardun euskara elkarteak. Irizar jauregian izango da eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arteko iraupena izango du.
Tailerren prezioa 5€koa izango da Jarduneko bazkideentzat eta berbalagunentzat, gainontzekoek berriz, 7€ ordainduko dute. Tailerra amaitzean bakoitzak xaboi bana etxera eramateko aukera izango du.
Egunean Behin eta “Ariz-Ondo”
CodeSyntax-ek sortutako aplikazioa dugu Egunean Behin. Android eta Iphone erabiltzaileentzat sorturiko tribial estiloko joko bat da. Euskal erreferentziadun iturri ezberdinetatik sortutako 50.000 galdera prestatu dituzte eta egunean 10 galdera argitaratuko dira kirola, geografia,…
Antzerki eskolak
Aurtengo kurtsorako antzerki eskoletarako izen emateak ireki berri ditugu. Oraingoan ere haur, gazte eta helduentzat bideratutako eskolak izango dira. Antzerki tailerrak pertsonen garapen pertsonalerako eta hezkuntzarako tresna oso garrantzitsu zein aproposak izan…
