Larunbatean Bergarako Berriketan egitasmoko parte hartzaileak Arrasateko aek-k antolatutako Errigora Topaketetan parte hartzeko aukera izan zuten. Autobusa hartu eta Nafarroa aldera joan ziren. Bertan, Hernani eta Tuterako aek-ko kideekin elkartu eta Eusebio Gainzaren azalpenak jaso ostean, olibak jaso zituzten. Ondoren, Biosasun instalazioetan olioa egiteko prozesua ezagutu eta hamarretako eder bat egiteko aukera izan zuten.
Gero, Allo herrirantz hurbildu eta arroniz eta arberkina ezberdintzen ikasi ostean bertako produktu ekologikoaz osatutako bazkari eder bat egin zuten.
Eta den dena euskaraz!! Edarra eta aberasgarria izan zen ezagutzea Errigora proiektuaren atzean egiten duten lana bertako produktuak eta euskara bultzatzeko!!!