Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Errigorako otarrak

Posted on 2019/10/282019/10/28 by jardun

Aurten ere bueltan dira Errigorako otarrak. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararentzako eta euskaraz.

Bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero:  udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura (oliba-olio birjina eta kontserba sortak) eta udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka.

Udazkeneko kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskien salmentaren  bitartez bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua (saski bakoitzaren balioaren %25ª)  egitea da helburu nagusia.

Aurtengo udazkeneko kanpainan 3 saski mota daude aukeran:

Saskiak

 

Saski beltza (betikoa) 50€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina, potxak, mahats-sukua, zainzuri krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia.

Saski berdea (ekologikoa) 60€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina, potxak, mahats-sukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina.

Saski zuria (berezia) 70€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.

 

Saskiak eskuratzeko bi modu daude: online www.errigora.eus web orrian edo Jardunen.

Eskaerak egiteko urriaren 30etik azaroaren 20ra bitartean.

 

Ager aldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Otsaileko ekintzak AIDAUn
  • Martxoaren 26an zatoz Jardun antzerki eskolako gaztetxoen antzezlanak ikustera….
  • JARRAITU GURE KANALAK
  • Zer litzateke Euskal Herria bertatik bertara lurra lantzen duten nekazari txikirik gabe? Eta euskararik gabe?
  • OSTIRALEAN INAGURATUKO DA BERGARAKO EMAKUME ARTISTEN ERAKUSKETA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2026 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme