Auzokok eta Bizikasik elkarlanean “Euskara lapikoan” ikastaroa antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Oinarrizko euskara eta sukaldaritza jorratuko dira ikastaro honetan.
Martxoaren 7an hasi eta 23a arte iraungo du ikastaro honek eta asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak arte elkarte gastronomiko batean.
Interesa izanez gero, eman izena Jardunen edota Bizikasin. Plaza mugatuak dira.
Animatu!