Euskaraldiak badu lokala!

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

Ezagunak egiten zaizkizu bi panpin hauek? San Martin jaietan helduen zein haurren danborradan ikusteko aukera izan genuen. Baina… zeintzuk ote ziren askok galdetuko zenioten zuen buruari. Zalantzak argitzeko, Euskaraldiko maskotak direla esan beharrean gaude, Ahobizi eta Belarriprest hain zuzen ere.

Argazkian ikusi daitekeen bezala, herritarrei informazio-saioak  eta aholkularitza eskaintzeko lokal bat alokatu da Barrekaleko 10. zenbakian. Irailaren 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epea eta hori aintzaki hartuta, egun horretan bertan zabalduko da lokala arratsaldeko 19:30ean.

Ekitaldi batekin emango zaio irekiera eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

Iruzkina uztera animatu!