Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

GAU BELTZAREN INGURUKO II. MIKROIPUIN LEHIAKETA:

Posted on 2025/10/082025/10/08 by jardun

Jardun euskara elkarteak II. Gau beltzaren inguruko mikroipuin lehiaketa (gehinez 100 hitz) antolatu du. Mikroipuinek gaitzat “Gau beltza” izan behar dute. Kategoria bakarra egongo da eta 2011an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.  

Lanak entregatzeko azken eguna urriaren 26a izango da . Atxikita bidaltzen dizkizuegu lehiaketako oinarriak:

OINARRIAK

01.- Mikroipuin lehiaketan 2011an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

02.- Gaia “gau beltza” izango da.

03.- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Gehienez 10 mikroipuin aurkezteko aukera dago.

04.- Lanek gehienez 100 hitz izango dituzte eta eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira.

05.- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa) kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txiki hau eta mikroipuna beste  kartazal batean sartu eta bidali.

Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gau beltza” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

06.- Mikroipuinak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Gau beltza II. Mikroipuin lehiaketa

Jardun Euskara Elkartea

(Oxirondo plaza 2, 1. solairua)

20570 Bergara – Gipuzkoa

jardunkultura@topagunea.eus

07.- Lanak jasotzeko azken eguna 2025eko urriaren 26a izango da.

08.- Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute, bi jardunkidek eta pertsona independente batek.

09.- Epaimahaiaren erabakia posta elektronikoz edota telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari. Sare sozialetan eta tokiko hedabideetara ere zabalduko da.

10.- Saria: 150€ + kalabaza  

11.- Sari banaketa urriaren 30ean izango da.

12.- Lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

13.- Informazio gehiago:

943763661-605712469

www.jardun.eus

jardunkultura@topagunea.eus

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • ALGARAKAK STAND-UP TAILER BEREZIA ANTOLATU DU
  • AROZTEGI: OSTIRALEAN JOSE MARI PEREAREN “PASARTEAK” ERAKUSKETA ZABALDUKO DA.
  • AZAROAREN 19AN, ASTEAZKENA, LITERATUR SOLASALDIA ADANIA SHIBLI IDAZLE PALESTINARRAREN “DETAILE XUME BAT” LIBURUAREN BUELTAN
  • AZAROAREN 18AN, ASTEARTEAN, “EUSKARAREN MENDE MAGIKOAK (V-IX K.o.)” JUAN MARTIN ELEXPURUK IDATZITAKO LIBURURUAREN AURKEZPENA OLASO DORREAN
  • Badator, badator!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme