Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Lehen hitza Euskaraz

Posted on 2017/05/18 by jardun

Interneten ere, lehen hitza euskaraz ekimena kaleratu dute PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak. Kanpaina honen helburuak Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz jendartea ohartaraztea eta euskararen erabilera eremu honetan handitzea dira.

Izan ere, nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da nabigatzailearen hizkuntzak esaten bait dio munduari zure lehen hizkuntza zein den. Beraz, euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehen hitza euskaraz jartzea komeni da.

Azken datuen arabera, Euskal Herriko internauten %3-5 inguruk soilik dauka nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. Euskaldunen artean ere, %10 inguruan dago nabigatzailea euskaraz daukatenen kopurua.

Egoerak okerrera egin du, gainera, azken urteotan, mugikorren zabalkundearekin batera. Izan ere, mugikorretako nabigazio-hizkuntza konfiguratzea zailagoa da, oro har, ordenagailuetakoa baino. Eta mugikor askotan ezinezkoa ere bada euskaraz konfiguratzea.

Zergatik da garrantzitsua Interneten lehen hitza euskaraz ematea?

  • Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
  • Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
  • Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).

Ordenagailuko nabigatzailea konfiguratzeko:

Hau egin ahal izateko bitarteko ezberdinak sortu dira. Batzuetan ez dago hauen beharrik eta zuzenean zure nabigatzailearen ezarpenetara joan beharko duzu eta hantxe aukeratu “euskara”, lehenetsitako nabigazio-hizkuntzen artean. Honela ezin baduzu eta askoz errazagoa: instalatu “Lehen hitza euskaraz” plugina (oraingoz Firefox eta Chrome; laster Opera eta Edge) eta segituan  jarriko duzu dena euskaraz.

Mugikorra konfiguratzeko:

Mugikor batzuk “ezarpenak” aukeraren bitartez euskaraz konfiguratzeko aukera ematen dute. Baina honela egin ezin den kasuetan “Lehen hitza” izeneko aplikazio bat sortu dute eta horren bitartez euskaraz jartzeko aukera ematen du pare bat minututan.

Zure webgunea konfiguratzeko:

Hasierako lehenetsitako hizkuntza beti euskara izatea, internauten hizkuntza-aukerak cookie bitartez bideratzea, nabigatzailearen hizkuntzaren arabera euskarazko edukia ematea, eta abar.

Oso erraza da; doan eta minutu batean egin daiteke!

Beraz, animatu eta jarri zuk ere Interneten zure lehen hitza euskaraz!

Informazio gehiago: https://www.lehenhitza.eus/

 

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme