Madinabeitia Olabarria #12 “Gamer kultura”

Ander Bolibarri testigua hartuz, jarraian duzue Damian Madinabeitia Olabarriaren hausnarketa interesgarria:
Lehenengo eta behin Ander, eskertzen dostat Game Erauntsian kontua aittatu izana. Aitzolek bere hitzetan aisian inguruko hausnarketa bat eitten jok, eta gero Euskara kulturariakin nahastian ohitturian inguruan galdetu hostan. Hire testuan kulturian eta aisian arteko hormia bota ziñuala pentsau jatan, eta bat najatok horrekin.
Katai hontako ixixa zati danetan behin eta berriz aittatzen jittuau kezka, egoera eta arazo berdiñak: gaztiak, kalia, aisia… Nun eitten jok kale Euskeriak? Edo nun kale euskal-hiztunak? Edo nun legiak, gizartiak… Eztok erreza. Eta eztok gutxiaurik be, sinplia!
Hori dala eta, hik botatako galderian hildotik hasiko juat erantzuna. “Zergatik da garrantzitsua bideojokoak eta Gamer kultura euskaraz bizitzea?”
Ba euskaldunoi, euskeria ahalik eta esparru gehixenetan erabilgarrixa izatia komeni jakulako. Eta hoixe litzakek erantzun motza.
Hori eitteko ordia, pare bat gauza ulertu bihar jittuau (beti be, nere iritzira). Euskeriai edozein esparrutan jarduteko aukeria emon nahi bajotzau, edozein esparru aintzat hartzia ezinbestekua dok. Eta teknologixa eta garapen berrixei zenbat eta azkarrago eta gogorrago obatu ezkerio, orduan eta hobeto (eta lehenago) sustartukoittuk gure euskal gizartian.
Gauza batzuk ondo eitten jittuau. Beste batzuk ordia, ez. Euskal hiztunon Interneteko presentzia: twitter, wikipedia, “.eus” proiektua, albistiak, blogak eta orohar webetako edukixa, harro egoteko modukua dok. Aittatutako danak, nahiko helburu serixodun ekintzak dittuk. Informatzia, ezagutzak zabaltzia, aldarrikapenak eittia; bestiak beste.
Pertsonok, gizartiak, etnia eta kultura baten parte gan danok ordia, garatu eta izan ahal izateko hori baino gehixau bihar juau. Eta euskaldunak ez gaittuk bestelakuak. Artiak, irudimenak, interaktibidadiak, sormenak osatzen eta osotzen gaittuek. Lehenau edo beranduau euskaldunok poesia, literaturia, zinia eta bereziki eskulturia, margolaritza eta musikia, geure ein jittuau. Izarren hautsa eztok horraittio huskerixia (kar kar).
Bideojokuek teknologixia itzel garatu juek azkenengo 30-40 urtetan, erraminttia besteik ez badok. Margolaritzak bere hastapenetan emoten jittuan baliabidietatik gaurdaino aldatu daben moduan, asmau leikien ixixa edozein gauza eitteko aukeria emoten joskuek bideojokuek gaur egun. Bideojokuek, beste artiak uztartzen jittuek (irudixa, musikia, literaturia…). Eta beste arte era gehixenetan ez bezela, ardatz eta oinarri bezela jaroiek elkar-eraittia, interaktibitatia. Beste artiak barik, bideojokua ez litzakek ezer. Eta bideojokuak berak beste artien izatia eta irautia bermatzen jok aldi-berian.
Gaur egun, hazi eta hazi besteik eitten ez daben mundua dok bideojokuena. Lehen mundua diñotsagunan pertsonen erdixak baino gehixauk erabiltzen jittuau, era batera edo bestera. Eta genero danok maila berdiñian (ez modu berdiñian, ordia: joku motak, testuingurua…). Gainera, naiz eta gazte-jentian ixixa %100ak erabiltzen dittuen, adin guztietara zabaldu dittuk.
Hau danagaittik, euskeriak alor hau oiñ kontutan hartu ez eta aurrerago bere eitxeko sekulako ahalegina ein biharrian, euskaraz bideojokuak bizi dittuan euskal komunitatia sortzeko autu, talde eta saiakera serixua dok Game Erauntsia. Jakin-min, ardura, profil eta diziplina ezberdinetako euskaldunek osatutako komunitatia. Euskeria inddartuko daben beste izarren hauts ale bat bederen.
Kasu honetan, bideojokuen mundu berrixan inguruan jardun juat, baina beste danerako be balio jok. Eta zer esanik ez beste leku, kultura, ohitturatako pertsonendako. Askotan alde batera geratu leizkek heurenai uko eiñ eta galtzeko arriskuan bilddurrez. Mundura zabaldu eta beti be euskerian bitxartez, kanpotik datorrenan ezagutza eta jakituria geure ein bihako giñukek. Hartara, elitzakek batan kulturian eta bestianan arteko aukeraketa bat izango, sinergixa hutsa baizik.
Kanpotik jaso geinken guzti horren inguruan oiñ urte batzuk Txapa Irratixan jardun juen “Kanpora Begira” saioko Luciana Alfaro eta Andoni Larrañagai luzatu nahiko najotsen katai honen hurrengo zatixa lotzeko arduria.
Zela ikusten dozue Bergarako etorkiñen etorkizuna? Honi dagokixonian, gaur egungo egoeria, oiñartekuak eta eiñ biharreko lanan inguruko gogoetaik banatuko ziñukie gurekin? Ze pentsatzen jan, Luciana? Animatze al haiz, Andoni? Jokatu puskat!
Iruzkina uztera animatu!