Urriaren 16an Nafarroa oinez ospatuko da Tafallan eta Debagunek bertara joateko autobusa antolatu du. Gaurtik hasi eta urriaren 13ra bitartean izango duzue zuen txartela eskuratzeko aukera, AED, Loramendi eta Jardun euskara elkarteetako bulegoetan.
Prezioa:
Txartel arrunta: 15€
Bazkideak: 12€
Tafallatik buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.