Dagoeneko jaso ditugu jaietako zapiak. Bat eskuratu nahi duzula? Ba pasa zaitez Jardun Euskara Elkarteko bulegotik, herriko Arrano, Ganbara, Bule, Pol-pol eta Kortazar tabernetatik; Irala kalean ostegunean (19:00-21:00) edota San Martin plazan…
Postal lehiaketa
Bergarako jaixetan kanpora zoiazela? Ba, zoiazen lekura zoiazela, ez galdu aukera eta bidaliguzu postal bat! Hemen informazio gehiago:
Berbalagunak Lapuebla de Labarkako mintza egunean
Joan den larunbatean, ekainaren 1ean, Euskal Herriko berbalagunen jaia, mintza eguna, ospatu zuten Lapuebla de Labarkan, Arabar Errioxan. Urtero bezala Euskal Herriko hamaika txokotako berbalagunak elkartu ziren bertan,denera gutxi gorabehera, 150 lagun.
Autobusean 11:30ak aldera heldu ziren Lapueblara eta bertako arduradunek ongi etorria egin ostean, bertako produktuekin egindako hamaiketakoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten.
Erraiak dokumentala gaur Seminarixoan
Gogoratu gaur, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan Erraiak dokumentalaren emanaldia izango dela. Bertan Ekain Martínez de Lizarduy Stürtze, zuzendari eta gidoigilea, egongo da dokumentalaren nondik norakoak azaltzen. Hemen dokumentalaren aurrerapen txiki bat:
BERGARAKO LUDOTEKA | Agur maiatza!
Akuarelekin sormena landu dugu; eguraldi ona lagun, ur jolasak eta ponpa erraldoiak egin ditugu; betiko jolasetan aritu gara… eta konturatu orduko maiatzari agur esateko ordua iritsi da!
Ekaineko euskararen bozgorailua
Ekaineko euskararen bozgorailua: “Ez nazazu armairuan gorde, maite nauzulako; goza nazazu segundu oro, bizitzako arlo guztietan… EUSKARA”
Bergarako ludotekak
Ekintzaz beteta dator Ekaina Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludoteketan.
Asteburuko aisialdia. Txapligu.
Hemen daukazue ekainerako Txapliguko gazte eta hezitzaileek prestatu duten egitaraua.
Jaietarako zapirako marrazki/lema lehiaketako irabazleak
Maiatzaren 22an itxi genuen zuen proposamenak jasotzeko epea eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu urte honetan. Oraingoan marrazkiak bi kategoriatan banatu ditugu (12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak) eta…
Aroztegi aretorako langile bila
Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza. Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardun@topagunea.com helbidera ekainaren 5a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.
