HELBURUA: Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz. FUNTZIONAMENDUA: Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko literatur liburuak JARDUNera (Kultur etxera) ekar daitezke eta ekarritako liburu bakoitzeko…
HELDUENTZAT OINARRIZKO IPUIN KONTAKETA ETA HAURRENTZAT IPUINAK SORTZEKO TAILERRA
Euskarazko irakurzaletasuna suspertzeko hainbat ekintza antolatu ditu JARDUN Euskara Elkarteak, besteak beste, helduentzat ipuin kontaketa tailerra, 2. eskuko eukarazko liburuen truke azoka, euskarazko literatura merkeago erosteko aukera eta irakurketa kolektiboa.
Helduentzako oinarrizko ipuin kontaketa tailerrean eta haurrentzako ipuinak sortzeko tailerrean aurrez eman behar da izena abenduaren 7a baino lehen.
Primerako asteburua!
Primeran pasa dute asteburua Txapliguko gaztetxoek! Larunbat arratsaldea waterpoloan jolasten pasa zuten eta igandean beraiek proposatu eta asmatutako jolasekin ibili ziren!
Abenduko gaztelekuko egitaraua!
Gaztelekuan izango da zer egin asteburuetan! Ekintzaz beterik dator abendua ere!
Eguazten berezia atzo Bergarako ludotekaren eskutik
Atzo, asteazkena, ekitaldi berezia antolatu zuen Bergarako ludotekak ‘Eguaztenak azokan’ egitasmoaren harira. Haur eta guraso asko hurbildu ziren Oxirondoko gune librera ‘Lapurretak’ izeneko ikuskizuna ikustera. Baina horretaz gain ludotekan bestelako ekintza batzuk…
Zurekin Bergara euskaldunago!
Dagoeneko martxan da Jarduneko bazkidetza kanpaina! Zurekin Bergara euskaldunago izango da kanpainaren mezu nagusia.
ASTEBURU BOROBILA TXAPLIGUKO HAUR ETA HEZITZAILEAK
Ederki pasa dute asteburuan txapliguko haur eta hezitzaileak. Larunbatean Gasteizko izotz pistara izan zuten irteera eta atzo, domeka, sukaldaritza. Postre goxo-goxoa prestatu zutenn.
“Baduzu” kontsumitzaileen sarearen aurkezpena
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Baduzu sortu du, euskal kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua. Erronka nagusia, euskaraz kontsumitu nahi dutenak euskaraz saldu nahi dutenekin saretzea eta harremanetan jartzea da, eta horrekin batera, euskaraz kontsumitzeko topatzen ditugun zailtasun edo oztopoen aurrean eragiteko bidea jorratzea.
Izotz pistara irteera Txapligutik
Oraindik izotz pistara joateko tokia daukate Txapligu aisialdi taldekoek. 8-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago irteera eta nahiz eta Txapliguko kidea ez izan, joateko aukera dago. Interesa izanez gero Jardun Euskara…
ARRATSALDE BELTZA ETA PAPIROFLEXIA ASTEBURUAN
Txapliguko haur eta hezitzaileek ederki pasa zuten pasa den asteburuan. Haur asko gerturatu ziren ekintza ezberdinetan parte hartzera, zapatuan urduritasuna eta emozioak nagusitu ziren eta domekan sormena landuaz emaitz ederrak lortu ziren….