Gaurtik, martxoaren 14tik, martxoaren 21era bitartean martxan egongo da KORRIKAren inguruko galderekin sortu dugun Triviala. 👉Aurreko Trivialeko edizioetan bezala hiru kategoria egongo dira: LH, DBH eta Batxilergoa; 18 urtetik gorakoak.
Badator KORRIKAko Triviala!
Dakizuen bezala, laister habiatuko da KORRIKA`22 Amurriotik Donostiara. Hain zuzen ere, martxoaren 31an lekukoak bere bideari ekingo dio. Gu, aste honetan iragartzen aritu garen bezala, motorrak berotzen ari gara eta prestatu ditugun ekintzen artean KORRIKAKO Triviala aurkitzen da.
Martxoak 8 Bergarako ludoteketan
AIDAU haurren zebritzuan, Osintxuko eta Angiozarreko ludoteketan ere, martxoak 8an inguruko lanketa egin dute haur eta hezitzaileek. Ipuinak, pista jolasak, muralak….
“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena
Jardun Euskara Elkarteak eta Olaso Dorrea fundazioak, beste eragile batzuekin batera eta KORRIKA kulturalaren barruan, “Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena antolatu dute datorren Martxoaren 21erako. Iluntzeko 19:00etan izango da, Olaso dorrean,…
Alloko ERRIGORAKO ekoizleei bisita
Pasa den martxoaren 5ean Allon (Nafarroan) elkartu ginen hainbat herritako ERRIGORAko sarekideak, Jardun Euskara Elkartekoak barne. Bertan, olibondoak landatu ondoren, bertako produktuak ezagutuz hamarretako edarraz gozatu eta zenbait ekoizleen hitzak entzun genituen. Ekoizleek eragindako emozio malkoak lehortu eta herrirantz abiatu ginen bazkaltzera. Sarekideok gure artean ezagutu eta egun ederra pasatu genuen.
Martxoko ekintzak_Txapligu
Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileek martxoko ekintzak prest dituzte asteburuetan gozatzeko!
Otsaileko ekintzak AIDAUn
Kaixo familia: Otsaila ere atzean utzi dugu dagoeneko. Ekintza ugari gauzatu genituen: Neoi festa, Mozorro festa, pinpon txapelketa, sukaldaritza tailerrak, ginkanak… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako hainbat argazki.
Aratusteak_Osintxu, Angiozar, AIDAU
AIDAU, Angiozar eta Osintxuko ludoteketan ere aratusteak izan dira. Ekintza ugari eta mota ezberdinetakoak egin ditugu. Egun politak bizi izan ditugu!
Neoi Festa, HH4-HH5_AIDAU
AIDAU haurren zerbitzuan, otsailaren 25ean Neoi festa izan genuen HH4 eta HH5eko haurrekin. Primeran pasatu genuen!
Martxoko Euskararen Bozgorailua
Martxoko Euskararen Bozgorailua: “Bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahazten” Porrotx
