Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta, urtero
bezala, hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu.
Aurten uztailaren 1etik 26ra izango dira Udalekuak. Haur zein gaztetxoekin lan egiteko
gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 17a
baino lehen.
Izena emateko Kurrikuluma eta beharrezko tituluak gaztejardun@topagunea.com
helbidera bidali edo Jarduneko bulegora (Kultur Etxea) ekarri daitezke.
Udaleku irekietan hezitzaile bezala aritzeko formazio saio bat egingo da maiatzaren
25ean goiz eta arratsaldez eta bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da Udaleku
irekietan lan egin ahal izateko.
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
-Euskara jakitea
-Antolatuko den formazio saiora joatea
-18 urte edo gehiago izatea
Interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu!