Osa/Narbaiza #15 “Euskalgintza eta feminismoa”

amaia-eta-ainhoa-2

Landerrek botatako galdera potolua onartu giñuan ·”zein harreman egon beharko litzake euskararen aldeko mugimendua eta feminismoaren artian?”, azkenian, ein dogu gure katai propiua! Saiatuko ga ba, uhinetatik hurrengo lerrotan erantzuten:

Lehenengo eta behin, azaldu nahi giñuke nola ulertzen dittugun, bi mugimenduok: Feminismu(ek), gizarte berdinzale eta justuago baten aldeko proposamen, teoria eta praktiken multzua  da, askotariko korrontiak barnebiltzen dittuana; hainbaten pribilegiuak zalantzan jarriz, etengabe birpentsatzen zein berreraikitzen dagona. Euskararen aldeko mugimendua, hizkuntzaren berreskurapen eta normalizaziñorako gizarte mugimendua,  euskalgintzan diharduten talde, elkarte, erakunde sozialetan osatzen eta gorpuzten dana.

Guk, pertsonalki, bi prozesu ezberdin bizi izan dogu bakoitzakin. Eskola garaixan batez be, euskalgintza eta euskerian inguruko erreferentzia ugari jaso izan dittugu, baitta hainbat taldetan parte hartu be. Garai honetan, ezer gutxi entzun giñuan feminismuen inguruan. Urtiak aurrera, tripak aldrebestu eta feminismotik edaten eta ikasten juan ga, baitta irratixan be. Txapa Irratixan bertan,  guk biok (beste lagun batzukin batera), ‘Txibierroak Uluka’ irratsaiua eitten dogu, betaurreko moreak jantzitta eta euskeraz. Mikrofono artian, euskaldun eta emakume moduan libre!

Landerren galderiai helduz, azkenengoz Arrasaten Idurre Eskisabel eta Lorea Agirren hitzaldi baten entzun giñuan Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe?. Guk Idurre eta Lorean esaldixai buelta emanez: izan al zaitezke matxista euskaltzalea izanda? Bai. Izan be, hainbat izen/hitz generuan arabera banatzen ez dittugun arren, euskara eta euskal hiztunon mundua ez da neutrua, eta patriarkatuak zeharkatzen dau, bestiak bezela. Hau hola, Feminismoak zer ekarri al dau hizkuntzian planora? Eta alderantziz?   Zein harreman sortu leizke bi mugimendu honen artian gaur egun?

Bi borroka honek, bakoitzak bere esparruan, justizia, eskubidiak, sareak… bezalako gaixak lantzen badittue be, lotura gutxi euki dabe. Ez da egon oin arte harreman eta lotura haundirik euskalgintza eta feminismuen artian. Badago baina, zertaz gogoetatu eta ikasi:

Euskera elkartien jardunerako eredu izan leizke mugimendu feminista eta LGBT mugimendua (lesbiana, gay, bisexual eta transexualen mugimendua). Adibidez, mugimendu feministari esker ikasi dogu jabetzea edo ahalduntze kontzeptua eta baliagarrixa ein ahal jaku hizkuntzan eremuan. Gogoratzen 19. Korrika? Euskahaldundu!

Beste adibide bat jartzearren, bertsolaritza, historikoki gizonezkuena izan dan kultur eremua izan da. Agerikua da, gaur be espazio publikuan eta eszenan agertzeko emakumiok dittugun oztopuak. Oztopuei aurre eginez eta arnasgune berrixak sortuz, Zarautzen, bertso eskola feminista sortu zeben hainbat belaunaldixetako emakumiek. Euskerian aldeko mugimenduakin lotura zuzena daukan espazio hau begi berrixekin ikusiz.

Gauza askotan parian jartzia edo konparatzia zaila dan arren, paraleluak izan leizke emakume edo euskal hiztun bezala izan geinken bizipenak. Tankera berekuak izan leizke emakumiok eta euskal hiztunok jasotzen dittugun mezuak eta jarri izan jaun rolak; esan geinke, momentu askotan, euskeriai eta emakumioi, zaintza, etxia, sukaldia eta emoziñuekin lotutako gaixak egokitzen jakula. Baina, emakumiok plazandrak izan nahi dogun bezela, euskeria be plazan nahi dou! Horreaittik, eukikou bazterretatik elkarri laguntzeko eta lan eitteko bidia! Eta batezbe, gehixautan elkar-trukatu bihako giñuzen bakoitzan betaurrekuak, hau da, mundua ikusteko moduak!

Bukatzeko, irratitik, ospitalera salto einaz, Nerea San Miguel medikuari luzatuko dotsagu kataian idazteko gonbita galdera honen bittartez: “Nola bizi dozu euskaldun bezela mediku lanetan aritzia?”

Iruzkina uztera animatu!