Monthly Archives: maiatza 2016

katela II SORGINA SENDABELARRAK

BERGARA: EKAINERAKO SENDABELARREN IKASTAROA ANTOLATU DU JARDUNEK

Jardun euskara elkarteak ekainerako antolatu duen sendabelarren ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroan helburua inguruan ditugun sendabelarrak ezagutzea da.

 

  1. Eguna: Sendabelarrak bilatzeko irteera. Sendabelarrak identifikatu, batu, erabilpenak ezagutu eta nola kontserbatzen diren ikasi.
  2. Eguna: Aurrez bildutako sendabelarrekin ondorengo aterakinak egingo ditugu: Olio beratzea, tintura eta ukendua.

 

Egunak: Ekainak 7 eta 14 (astearteak)

Ordua: 18:00etatik 20:00etara IRIZAR jauregian

Irakasleak: Udalatx mintegia (Nerea Altuna eta Idurre Aranguren)

 

Izen ematea: Jardun Euskara Elkartean, jardunkultura@topagunea.com e-postan zein 943763661 zenbakian eman daiteke izena.

 

Ikastaroaren prezioa 12€ Jarduneko bazkideak eta 15€ gainontzekoak.

 

Ikastaroa aurrera eramateko gutxienez 20 pertsona behar dira.

 

Beste leku batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du.

 

Animatu eta parte hartu ederto pasako dugu eta !!!

katela2

kontserben kanpaina loguakin

Eskutik eskura – Errigoraren eskutik badator kontserba loteen kanpaina.

Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Baina Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” du izendatua ardatz. Bertatik eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz. Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu. Bertan bertakoa, eta kalitatezkoa bultzatuz.

Errigoraren helburu nagusiak hiru dira:

Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herriko plazan bidea ematea, merkatu globalizatua eragiten ari den kalteari aurre egiteko.

Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona”ko euskalgintzari bultzada ekonomikoa
ematea. Horretarako, hango produktuak Euskal Herrian zabalduaz,
etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako euskalgintzara bideratzen da.

Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz
ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra goraipatuz.

Urtean zehar hiru kanpaina bideratzen dira: udazkeneko otarrena (nafarroa hegoaldeko produktu desberdinez osatutakoak), olioarena eta kontserbena.

Maiatzean kontserben kanpaina

Aurtengoan 7 lote izango dira aukeran, denak ere kalitate bikainekoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskatu daitezkeen produktuak honakoak dira: barazki-menestra, zainzuriak, barazki-krema, orburuak, potxak, tomate frijitua eta pikillo piperrak.

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 12tik 24ra izango da eta produktuak jasotzeko egunak ekainak 7tik 14ra, biak Jardunen.

UDABERRIKO JOLAS LEKU IBILTARIA MARTXAN OSTIRAL HONETATIK AURRERA!

Jardun Euskara Elkarteak, udaberriko jolas leku ibiltaria jarriko du martxan ostiral honetatik aurrera. Herriko txoko ezberdinetan haur eta gurasoek kantu jolasak eta jolas ezberdinak ikasteko aukera izango dute familia trasmisioa helburu izanik.

Animatu eta gerturatu! arratsalde bikainak pasako ditugu!JOlas leku kartela udaberria

 

KORTO LEHIAKETARAKO GRABAKETA LANETAN!

Pasa dan asteburuan, Jardun Euskara Elkarteko Txapliguko haur eta hezitzaileak, Bergarako jaietako Korto Lehiaketan aurkezteko grabaketa lanetan ibili dira. Asteburu bikaina pasa dute!!! Emaitza…. ederra izango da!!!

Egun batzuk itxaron beharko dugu.IMG-20160507-WA0017IMG-20160507-WA0008

Argazkia Andoni-Luciana

Larrañaga/Alfaro #13 “etorkinak”

Damianek botatako erronka onartu giñuan, azkenean, idazteko denbora luzeegia hartu eta Jarduneko lagunak urduritzea lortu badogu be.

Bergarako etorkinen inguruan galdetu gaittuzu. Hauen etorkizuna, gaur egungo egoera eta oinartekoak aipatu dittuzularik. Erronka zaila eta ekuazio konplexua.

Pertsona garen einean, norbanako bakoitza, gure baitan, mundu oso bat garela kontsideratu geinke, eta etorkinak ere, pertsona diren/garen einean, ez litzake zilegi errealitate bakar bat bezala ulertzea. Eta euskararekiko daukagun erlazioa ezta ere.

Ez da berdina emakume edo gizakume izatea. Ez da berdina 12 urterekin edo 64 urterekin etortzea. Ez da berdina ikastera edo lanera etortzea. Ez da berdina epe zehatz baterako edo epe mugagabe baterako etortzea. Ez da berdina borondatez edo behartua etortzea (arrazoi desberdinengatik, baina behartuta azken finean). Ez da berdina goi-ikasketak izatea edo ez. Ez da berdina erakunde publikoetako dirulaguntzak jasotzea edo etxe batean, 24 orduz, zaintza lanak egiten jardutea. Ez da berdina Bergaran “exotikotzat” hartzea, denon irri eta agurra jasoz, edo “inmigrantetzat” hartua izatea, ia ia ikustezin bihurtu arte.

Beraz, jatorriko eta hemengo egoera sozio-ekonomikoak bergarako herritar diren etorkinen errealitatean eragin haundia daukala esango geunke, eta nola ez, euskerarekiko daukaten erlazioan eta euskalduntze prozesuan.

Eta ezin da alde batera laga, jatorriko izaera linguistikoa.

Jatorriko herrialdearen hizkuntza zein dan kontutan hartzekoa da ekuazio zail honetan. Ez baita berdina urdu, wolof, frantsez, kitxua edo beste bat bada jatorriko hizkuntza, edo gaztelera hizkuntza ikasita etortzea.

Hemengo errealitateak be anitzak die, eta honen artian elebiduntasunarena dago. Egoera honek etorkinen aurrean hartzen dogun jarreran eragina daukalarik.

Zenbat aldiz egin dotzagu gazteleraz euskeraz ez dakien pertsona bati? Baldin eta gazteleraz badaki noski. Edo zenbatetan bukatu dogu euskeraz ikasten ari dan interlokutorearen esaldi bat, bere esaldi eraketa prozesua gure pazientzia baino luzeagoa izan danian?

Errudunak bilatzea ez da helburua. Ardurak berriz, oso banatuta darela da gure uste apala. Ikasi bihar dogunonak, euskeraz dakigunonak, instituzio publikoenak. Gizartearenak azken finean. Baina ez daigun ahaztu guztiok osatzen dogula gizarte hau, baita datozen urteetako gizartea, eta danon lana dala etorkizunerako nahi dogun gizarte eta herri eredua osatzia.

Aurrekarixak ez die onak. Etorkin asko izan dittugu Euskal Herrixan urteetan zihar, baina ez daukagu argi hauen aurrian izan dogun jarreria zuzenena izan dan. Egoera politikoa, inposaketak edo dana dalakua medio, gaur egungo errealitatea dan modukoa da eta erronkari heldu in bihar jako etorkizuna eraikitzeko.

Eremu mugatua daukan hizkuntza bateko herri txiki bat ga, eta mundua globalizatua da. Migrazioak jarraituko dau, hara ta hona. Mugak eroriko dira. Bitartean, hobe dogu datorrena bezo-zabalik hartzea, euskalduntze prozesu zabal, sendo eta erakargarri baten bidez indartuko bait dogu bizikidetza eta eraikiko dogu etorkizuneko gizarte euskalduna.

Eta etorkizunari helduz, Txapa Irratian Gurasoak izeneko irratsaioko komunikatzaile, lanbidez hezitzaile eta guraso ere baden Lander Juaristiri bidalikotzau hurrengo katebegixa idazteko gonbitea. Nola ikusten dozu gurasoen jarrera, dana dalakua dala beraien jatorria, haurren hazkuntza eta hezkuntzarekiko? Hizkuntzarekiko noski!

 

MINTZA EGUNA PEGATA

MAIATZAREN 14AN MINTZA EGUNA ATARRABIAN

 

auzoko_logoa txikia

MAIATZAREN 28AN OÑATIN EGINGO DA AUZOKO EGITASMOAREN 3. JAIA

aniztasunean_euskaraz_bizi-300x288

Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 28an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Jaia baina, herritar guztiei zabalik egongo da eta horretarako, adin tarte guztietara egokitutako egitaraua osatu da. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko aukera emango du jaiak.

Aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, aurten ere lehenik ekitaldi txiki bat egingo dute herriko plazan. Ondoren, Auzokoko saioetan burutzen diren dinamikak ezagutu eta horietan parte hartzeko aukera eskainiko zaie herritarrei. Haurrek ere izango dute beren txokoa, munduko jolas eta eskulan tailerrekin. Horrez gain, jatorri ezberdinetako janaria probatzeko aukera egongo da eguerdi partean eta plaza dantzen saio batekin emango diote amaiera festari.

Herriz herri egin beharreko lana

Urte osoan egindako lanaren erakusleihoa izaten da Auzokoren jaia. Oñatirekin batera, Eskoriatza, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Donostia, Ibarra, Soraluze eta Gasteiz dira gaur egun egitasmoa martxan duten herriak. Euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzeko helburuarekin, astero biltzen dira taldeak, ordu eta erdiz euskaraz aritu eta ongi pasatzeko. Talde horietan ezinbestekoak dira euskal hiztunak ere, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta bide batez elkarrengandik ikasteko. Euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa baita herrietan dagoen aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, hizkuntza guztion esku jartzea.

TXAPLIGU TALDEKOAK PROGRAMAKETA OSATZEN!

Jardun Euskara Elkarteko asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak maiatzean egingo diren ekintzak antolatzen aritu ziren. Bakoitzak bere ekarpen eta ideiak bota eta asanblada bitartez osatu dute maiatzeko programaketa. Orain, beraiek pentsatutako ekintzekin asteburu ederrak pasatuko dituzte!

 

IMG-20160423-WA0022

 

Maiatza, Bergara txikia

BERGARAKO LUDOTEKAK MAIATZEAN ERE EKINTZAZ JOSITA

Ekainean egingo den ludoteken jairako, prestaketa lanetan hasiko dira haur eta hezitzaileak, irteerak egingo dituzte, sukaldaritza…EKINTZA UGARI!

 

Maiatza copia txikia

Herri Urrats kartela

Herri urratsera joateko autobusa

Maiatzaren 8an ospatuko da iparraldeko ikastolen aldeko Herri urrats jaia eta bertara joateko autobusa jarri dugu bailarako euskara elkarteen artean.

Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaratik pasako da autobusa Senperera joateko.

Bergaratik goizeko 9:15ean irtengo da autobusa autobus geltokitik. Itzulera berriz, 19:00etan izango da Senperetik.

Autobus txartelak euskara elkartean hartu beharko dira eta horretarako azken eguna maiatzak 5, osteguna, izango da.

Txartelen prezioa 12€ izangto da eta euskara elkarteko bazkideentzat 10€.

Animatu!!!