Hemen daukazue aurtengo kurtsorako antolatutako ekintzen eskaintza! Informazio gehiago eta izen ematea Jardunen!
Hilabetea: iraila 2017
Bueltan da Auzoko!
Ostiral honetan, irailak 8, arratsaldeko 18:00etan izango da lehen hitzordua Kultur Etxean. Bertan talde mixtoa elkartuko da eta ikasturte berrira begira dauden asmo ezberdinez hitz egiteko aukera paregabea izango da.
Mintzapraktikarako izen ematea zabalik
BERRIKETAN 2017/2018
Ohi bezala, Bergaran, urritik aurrera berbalagun taldeak osatuko ditugu. Ikasturte honetako kanpaina ” mintzalaguna, hartu, eman, eragin” lelopean egingo dugu.
Bueltan dira ludotekak!
Ikasturte berriari ekiteko prest dira ludotekak! Bihar, asteazkena, martxan jarriko dira Bergarako eta Osintxuko ludotekak eta datorren astelehenean, irailak 11, Angiozarkoa. Irailean zehar ate irekiak izango dira eta nahi duen oro gerturatu…
Elo eta Kartofen klown ikuskizuna
Ostiral honetan, irailak 8, Algaraz taldearen “Elo eta Kartofen” klown ikuskizun berria izango da Bergarako Errotalde partean (Kultur etxea) arratsaldeko 18:00etan.
Animatu kurtso hasiera irrifar batekin hastera!
Iraileko euskararen bozgorailua
Iraileko euskararen bozgorailua: “Euskara bizi dadin egunero hitz egin dezagun”
Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Oraindik garaiz zabiltzate udako euskarazko postal lehiaketan parte hartzeko!
Uda garaiak askorako ematen du eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere bizitako istoriotxoak kontatuz, une politak oroitu eta kurtsoari gogoz ekiteko aukera bikaina da honakoa.