Monthly Archives: iraila 2017

IMG_20170925_183159

Karlos Galarragak irabazi du udako posta lehiaketa

Aurtengo udako postal lehiaketako edizioak  badu irabazlea, Karlos Galarraga Aranzabal hain zuzen ere.

Japonetik bidalitako postal batekin eraman du saria. Ez da nolanahiko postala gainera, berak marraztutakoa baizik. Bidaiatzen duen bakoitzean koadernotxo batekin joaten da eta tartetxo bat duenean marrazteko ohitura du. Benetan polita eta originala!

Zorionak eta gozatu irabazitako tabletarekin!
postalatzealdea postalaurpegia

 

0 Urriko kartela ondo

Txapligu ere bueltan da

Urriaren 1ean emango saio hasiera Txapligun ikasturte berriari. LH 3 eta LH6. mailakoei zuzendutako asteburuetako aisialdi taldea da. Larunbat eta igande arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara Oxirondoko ludotekan elkartzen dira eta ekintza ezberdinak eramaten dituzte aurrera. Aukera paregabea da asteburuetan lagun berriak egin eta giro bikainean primeran pasatzeko!

Dagoeneko Jarduneko bulegoan izena eman daitekeen arren, urriaren 1, 7,8,14 eta 15ean ate irekiak izango dira eta edonork izango du aukera Txapligu hobeto ezagutu eta probatzeko.

Urteko kuota: 80€ arrunta eta 65€ bazkideak.

Animatu probatu eta lagun artean gozatzera!

0 Urriko kartela ondo

 

 

BERTSO ESKOLAK (5)

Bertso eskolak aurten ere martxan

Aurtengo ikasturtean ere haurren eta helduen (Kopla barik) bertso eskola izango dira.

Bertsolaritza tresna oso garrantzitsua da euskararen erabileran, hiztegia, ahozkotasuna eta hizkuntza bere osotasunean lantzen direlako besteak beste. Bertso eskola, bertsotan elkarrekin eginez ondo pasatzeko biltzen den lagun talde bat da.

Haurren bertso eskola, asteartetan, 19:00etan Zubietako eskola zaharrean izango da urritik ekainera bitartean.

Kopla barik bertso eskola dagoeneko martxan dago eta asteazkenetan 19:00etan Kartzela Zaharrean elkartzen dira.

Animatu eta gerturatu probatzera!

 

BERTSO ESKOLAK (5)

 

ANTZERKI IKASTAROAK2

Haur eta helduen antzerki eskolak

Urrian jarriko dira martxan haur eta helduen antzerki eskolak eta dagoeneko izen ematea zabalik dago.

Antzerki eskola hezkuntza tresna garrantzitsua da. Ahozko eta gorputz adierazpena bultzatzen ditu, giza komunikaziorako tresna nagusi gisa. Gainera metodologia parte hartzaile bat izanik, talde lana, elkartasuna eta hausnarketa ere bultzatzen ditu.

Animatu giro bikainean primeran pasatzera!
kartela helduak ANTZERKI IKASTAROAK2

azala

2017-2018 ikasturteko eskaintza

Haur, gazte zein helduentzat eskaintza ederra izango da aurten ere.

Hona hemen informazio gehiago:

Eskuorria-2017_2018-azkena-002

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai Jardunen.

Animatu!

Euskara errefortzuetan izena emateko epea zabalik

Urtero bezala aurten ere Lehen Hezkuntzako haurrentzat euskara errefortzuak izango dira.

Klase hauen helburu nagusia metodologia egokiak erabiliz haurrek euskaraz aritzeko trebetasun handiagoa lortzea da.

Urriaren 2an hasiko dira klaseak eta saio guztiak Zubietako eskola zaharrean izango dira. Urteko kuota 22eurokoa izango da baina kopuru hori osorik bueltatuko da asistentzia %85 edo gehiagokoa bada.

Izena eman nahi duen orok ikastetxeko idazkaritzan utzi edo tutoreari eman beharko dio izen emateko fitxa beteta irailaren 27a baino lehen.

Honen inguruko informaziorik nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

20170909_115130_1505141125678

Talo tailerra San Martinetako azokan

San Martinetako azoka egunean haurrentzat talo tailerra egon zen Oxirondoko azokan. Haur pila bat gerturatu ziren bertara eta primeran pasatu zuten gainera! Hona hemen argazki batzuk.

20170909_115159_1505141125783 20170909_115229_1505141125893

IMG-20170912-WA0003_1505245405810

Martxan dira ludotekak

Dagoeneko martxan dira Bergarako, Osintxuko eta Angiozarko ludotekak.

Gerturatu eta ez galdu aukera bertan egiten dena ikusi eta gozatzeko!

IMG-20170913-WA0003 IMG-20170912-WA0002_1505245404953

IMG_20170911_192715 (1)

Iruin#22 “euskararen egoera udal ikuspegitik”

Erronka zail baten aurrean ipini nauzu Ana!!!!! Udal ikuspegitik nola ikusten dudan herri honetako pasio maila? A ze galdera, ez dut uste nik hori erantzun dezakedanik, nire erantzuna guztiz subjektiboa izango bailitzake. Baina bai esan nezake Bergara herri euskalduna dela, datuek horrela erakusten baitute.

Udal ikuspegitik hitz egiteko eskatu didazu, eta egia esan ez dakit hori niri dagokidan, baina bai partekatu dezakedala nire azken urteetako esperientzia. Ni udalera sartu nintzenean guztiz arrotza egiten zitzaidan, ez eraikina noski, udala erakunde bezala baizik. Baina gaur iada ongi ezagutzen dudala esan nezake eta Bergarako udalak  euskaraz lan egiteko konpromisoa du. Egunerokoan udalera gerturatzen den oro ohartuko da arlo administratiboan zein herritarrekin harremantzeko egunero erabiltzen den hizkuntza euskara dela. Eta urteetako lana aztertuz gero politika aurrerakoiak burutu direla ere esango nuke, baina oraindik egiteko asko dugu.

Herri bezala, herri euskalduna dela aurreratu dut lehen. Eta datuek hori erakusten dute. 2008az geroztik Bergara UEMAko kide da. UEMA etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da. UEMA osatzen dugun 82 udalerrietan (Bergara biztanleria kontutan izanda handienetako bat, Tolosa eta Zarautzekin batera) biztanleriaren %70ak baino gehiagok daki euskara. Ezagutzaren datua hor dugu, baina horrekin nahikoa da?

“ Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: Hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi- jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun egoera.” Mikel Zalbidek.  Eta zer diote erabileran inguruko datuek?

Hemen datuak gazi gozoak dira, uztaileko albiste izan dugun soziolinguistika klusterrak egindako azken azterketako emaitzek diote Euskal Herriko kaleetan erabilera duela hamar urteko datuekin alderatuz puntu bat jeitsi dela. Bergaran 2015ean aurkeztutako datuek aldiz gorakada nabari bat islatzen zuten. Bergara herri euskalduna da, baina Bergara euskararentzat arnasgune bat da?

Hori gehitxo esatea dela iruditzen zait baina erabilerak gora egin izana, Bergarak arnasgune oso garrantzitsuak badituen adierazle da. Hizkuntza gutxitu batek irauteko ezinbesteko ditu arnasguneak; euskara nagusi den gune geografikoak dira —hiriak, herriak, barruko eremu zehatzak izan litezke.

Arnasguneak zaindu behar ditugu, bizi-indarra eman. Euskarak bizitasun handiagoa behar du, arnasguneen hedatze prozesua burutzeko.

Ana ez dakit erantzun dizudan. Baina zure zerrendan sartzeko hitz berri bat proposatzen dizut, arnasguneak.

Orain Jose Angel Mikeori, Angiozarko auzoalkatea, luzatu nahi diot galdera. Istorikoki euskararen gordeleku auzoak eta herri txikiak izan dira. Ni ez naiz ausartu Bergara asnargunea dela esatera eta Angiozar arnasgune bat da?

 

20170909_120850_1505141126252

San Martinetako azokan primeran

Zapatu honetan,  Oxirondon izan zen San Martinetako azokan, Jarduneko kideok odolosteen txosnan izan ginen. Eguraldi oso ona izan ez bazen ere, giro bikaina sortu zen txosna inguruan eta primeran pasatu genuen.

Eskerrik asko bertaratu zinaten guztioi!
20170909_120850_1505141126252