Monthly Archives: azaroa 2017

Bazkidetza kanpaina
Aurreko ikasturtean norbanakoen bazkidetza kanpaina jarri genuen martxan. Erantzun ona izan zuen eta esan dezakegu Jardun Euskara Elkartean aurpegi berriak ditugula!
Oraingo honetan ordea elkarte, merkatari, ostalari, lantegi…ezberdinei zuzendutako bazkidetza kanpaina bat jarriko dugu martxan. Izan ere, herritarrez gain, askotariko eragileak bidelagun nahi ditugu Bergara herri euskalduna izatera iristeko.
Herritarrek eguneroko eginbehar ohikoenak (lana, erosketak, aisialdia…) euskaraz egin ahal izateko bidea errazteko ahalmen handia dauka komunitateak eta euskararen normalizazioan paper oso garrantzitsua betetzen dute gainera.
Bakoitzak bere eremutik eta eremuan eragiteaz gain, denok elkarlanean aritzen bagara, gure hizkuntzan bizitzetik hurbilago egongo gara.
Zatoz gurekin! Bergararen euskalduntzea gizarte osoaren parte hartzearekin lortuko baitugu!
Adi egon! Laister informazio gehiago.

Domeketan familian gozatzen
Azaroaren 26an, igandea, “Domeketan familian gozatzen” ekimena egongo da goizeko 11:30etatik 13:30etara Oxirondo azokako gune librean. Oraingo honetan mahai jolasekin gozatzeko aukera egongo da! Gorde eguna zuen agendetan!
Azaroko ekintzak Oxirondoko ludotekan
Azaroko hilabetea aurrera doan heinean, ludotekan ekintza desberdinak egiten jarraitzen dugu. Gaztetxoek beren ideiak proposatzen dizkigute eta guztion artean gauzatu egiten ditugu. Seminariora irteera, herriko maketa, sukaldaritza, arimen gaua, naturako elementuekin koadroak,…
Hurrengoan animatu eta etorri parte-hartzera, ateak guztiontzat daude irekita eta!

“Euskaraz gara ala ez gara, Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko proposamena” hitzaldia
Aurrera doa “Ezagutu, murgildu eta ekin!” hitzaldi zikloa. Atzo Elexpururen eskutik Euskarak Sardinian dituen aztarnen inguruan hizketan ibili ondoren, datorren astean Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko proposamena ezagutzeko aukera izango dugu Urko Aierberekin.
“Euskararen berreskurapenean ibilitako bidea irabazpidean jartzeko unea eta beharra dugu. Beharra du euskarak, Euskal Herriak eta baita euskaldunok ere. Etorkizuna irabazteko jauzia izango da. Euskal Herri euskalduna erdiesteko jauzia.”
Euskararen normalizazioan jauzi egitera goaz. Euskaraz bizitzera goaz!
Hori eta askoz gehiago datorren asteazkenean, azaroak 22, 19:00eta Irizar Jauregian.

Xiberoko ikastolen otarrak
Urtero bezala, Xiberoko ikastolen eskutik eskaintza ezberdina dago Gabonetarako elkartasunezko opariak egin ahal izateko. Ekimen honi esker, euskararen presentzia bermatzen eta indartzen ari dira bai ikastoletan zein Ipar Euskal Herrian, izan ere, bertatik ateratako %30a euskarari laguntzeko bideratzen da.
Oraingo honetan bi otar ezberdin daude aukeran eta baita Eperra ikastolako haurrek osatutako CDa ere.
Eskaera egiteko aukera egongo da Jarduneko bulegoan abenduaren 11a arte.
Aukeratu zurea eta animatu euskarari bultzada ematera!

3×3 txapelketa gaztelekuan
Igande honetan, azaroak 19, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dute Xabalote gaztelekuan. Izen-ematea egunean bertan egingo da.
Animatu igande arratsaldea primeran pasatzera!

AMODIOZKO GUTUNEN XXVI. LEHIAKETA ETA AMODIOZKO ESALDIEN II. LEHIAKETA
Bueltan dira Amodiozko gutunen eta Amodiozko esaldien lehiaketak. Aurreko urteko arrakasta ikusita, bi lehiaketak izango dira oraingoan ere.
Hona hemen edizio honetako oinarriak:
Animatu barnean daukazuna ateratzera!

“Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena
Atzo eman zitzaion hasiera “Ezagutu, murgildu eta ekin!” hitzaldi zikloari, Urtzi Urrutikoetxearen eskutik hizkuntza txikien normalizazioaren inguruko jardunarekin.
Datorren astean ordea, iraganera egingo dugu salto Juan Martin Elexpururen “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpenean. Oraingoan, Juan Martinek euskara eta paleosardinieraren (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) antzekotasunen hipotesiaren inguruan berba egingo du.
Datorren asteko hitzordua, azaroaren 15ean, asteazkena, izango da arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian.

Azaroko euskararen bozgorailua
Hauxe da azaroko euskararen bozgorailua: Aurrera jauzia egiteko momentua da
Urriko eta azaroko ekintzak Oxirondoko ludotekan
Ekintza hauek ere egin genituen irailetik azarora bitartean; taloak, bizkotxoa, zinea …