Monthly Archives: azaroa 2017

Urriko ekintzak Oxirondoko ludotekan

Irailean eman genion hasiera kurtso berriari, eta ekintza ugari egin ditugu ordutik ona. Ekintza batzuk umeek proposatutakoak izan dira eta besteak aldez aurretik pentsatutakoak.  Irteerak, Angiozar eta Osintxurekin batera ludoteken jaialdia, San Joxepe elkartera bisita, dantzak …

IMG_4588 IMG_4573 IMG_4447 IMG_4650 IMG_4531 IMG_4538 IMG_4544 IMG_4552 IMG_4559 IMG_4569 IMG_4373

Idazlagunako kanpaina bukatu da

Dagoeneko bukatu da idazlagunako kanpaina eta oraingoa ere mundiala izan dela esan dezakegu parte hartze handia izan duelako “Lotu eta jolastu” kanpainak.

Gaur goizean egin da zozketa eta atera den boleto zenbakia Giartzun banatua izan da 258 zenbakiarekin eta jolasaren irabazlea Juan Jose de Marcos izan da. Zorionak!

Eskerrik asko parte hartu duzuen herritar eta dendari guztiei!

Azaroa, kartela

Azaroa Txapligun

Aurreko kurtsoko dinamikarekin jarraituz aurten ere Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileen artean osatu dute azaroko egitaraua. Itxura ederra du oraingo honetan ere!

Gerturatu eta gozatu bertan aurrera eramaten diren ekintzekin!

Azaroa, kartela

kartela urtzi

“Zertaz ari gara hizkuntza normalizazioaz ari garenean?” hitzaldia

Datorren asteazkenean, azaroak 8 , Urtzi Urrutikoetxearen (kazetari eta idazlea) hitzaldia egongo da 19:00etan Irizar Jauregian.

Zertaz ari gara hizkuntza normalizazioaz ari garenean?

Gurean aski zabalduta eta onartuta dagoen hitza da “normalizazioa”, erakunde publikoak ere izen hori du. Badakigu nola sustatu, babestu, indartu hizkuntza bat, alor eta eremu askotan. Galduta zegoen lekuetan berriz bizirik da hizkuntza, bizien zegoen lekuetan berriz, aurrera egin ezinean eta atzerantz ere ikusten dugu. Oraindik ez dakigu, enpirikoki, nola egin hizkuntza nagusi eta hegemoniko baten bazterrean bizi den hizkuntza gutxitu bat normaltzeko. Inork ere ez duelako egin orain arte, edo egin ahal izan dutenak gure kasutik oso desberdinak direlako. Baina merezi du, hizkuntza gutxituei erreparatzen diegun gisan, gutxiagotasun egoera hori atzean utzi duten edo uzten ari diren horiei ere erreparatzeak: hirurak Sobietar Batasuneko kide izan arren, zergatik estoniera hegemonikoa den baina bielorrusiera edo kirgizera ez. Islandiera bai baina faroera ez. Ikuspegi berezi horri helduko dio Urrutikoetxeak urteetan ezagutu dituen esperientzietatik abiatuz.

Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977) egun ETBko albistegietako nazioarteko arloburua da. Europako eta munduko herri askotan lan egin du, beti ere hizkuntzaren perspektibatik: Frisia, Asturias, Aragoi, hizkuntza zeltikoak, baita Balkanetan eta Sobietar Batasun ohian (Kaukaso, Baltikoa). Europatik kanpo Kurdistanen eta Ameriketako hainbat herrirekin ere (lakotak, garifunak, maiak, wayuuak eta abar) egon da. Berlinen eta Istanbulen bizitakoa da.

Ez galdu aukera eta animatu!

kartela urtzi

Azaroa

Ludoteketako azaroko ekintzak

Azaroan sartuta gaude dagoeneko eta hementxe daukazue hilabete honetarako Osintxuko , Angiozarko eta Bergarako ludotekek prestatu duten ekintza ezberdinez osaturiko egitaraua!

Animatu eta gerturatu ekintzetan parte hartzera!

 

Bergara azaroa Angiozar azaroa Osintxu azaroa