Monthly Archives: martxoa 2018

Apirileko bozgorailua
Apirileko euskararen bozgorailua: “Gauzak ez dira euskararen alde egin behar, gauzak euskaraz egin behar dira”

Erramu zapatuan primeran
Erramu zapatua ospatu zen larunbat honetan eta benetan giro bikaina egon zela. Txorimalo erakusketak, azokari bizitasuna emateaz gain, parte hartzaileek ere primeran pasatzeko aukera izan zuten. Benetan txorimalo politak izan direla aurtengoan ere! Erakusketari amaiera emateko ekitaldian gainera, Txapliguko umeek egindako bertsoak entzuteko aukera izan genuen.
Hona hemen esaldi onenaren saria jaso zuen esaldia:
“Goizetan egun on, gabetan gabon eta Bergarako kaleetan euskaraz edonon”
Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Larunbateko azokan gainera Jarduneko kideak izan ziren lanean talo postuan eta bertan ere giro bikaina izan zen!

OTSAILEKO EKINTZAK
Kaixo kaixo:
Hemen doaz otsailean egindako ekintza pila, denetarik egin genuen, mozorro festa, eskulanak, txangoak, lip dup-a, Ion begiralearen agurra,… ekintza desberdin asko egin genituen eta oso ondo pasatu genuen.

EMAKUMEEN ASTEA OXIRONDOKO LUDOTEKAN
Kaixo kaixo:
Martxoaren bigarren astea, aste morea izendatu genuen. Bertan, emakume bati oparia, emakume kirolariak ezagutzen, amantalak eskegitzen, eta “kolore bakoitzak bere izaera dauka” ipuin kontaketa egin genuen. Gehienak hartu zuten parte egindako ekintzetan, eta balore eta transmisio handia egon zen.

Emakumeen eguna ludoteketan
Emakume egunaren baitan, ekintza ezberdinak burutu zituzten Bergarako ludoteketan aurreko astean. Oxirondoko ludotekan, Bergara kirol elkarteko emakumeen bixita izan zuten eta kirol ezberdinak probatzen ibili ziren. Osintxu eta Angiozarko ludoteketan ordea ginkana ezberdinak burutu zituzten eta denek primeran pasatu zuten!
Hona hemen argazki batzuk.

Master Txeff Gaztelekuan
Asteburu honetan primeran pasatu dute Xabaloten, izan ere, larunbatean Master Txeff egin zuten eta sekulako platerak prestatu zituzten gainera.
Hona hemen argazki batzuk.

Errigorako olio eta kontserbak
Bueltan da aurten ere Errigorako olio eta kontserben kanpaina. Gaur hasi eta martxoaren 20a arte dago aukera eskaerak egiteko interneten edota Jarduneko bulegoan bertan.
Oraingoan ere #ESKUTIKeskura Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatua eta auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan gainera.
Aurreko urtean bezala, olioa eta kontserbak, biak aldi berean eskatu beharko dituzun arren, jaso eta ordaindu bi txandatan egingo dira: apirilean olioa eta ekainean kontserbak.
Animatu euskarari bultzadatxoa eman eta zure otorduetaz gozatzera!
https://www.errigora.eus/nafar-hegoaldeko-uzta-eskutik-eskura?utm_source=info_email&utm_medium=email&utm_campaign=ZubiBatSukaldera

Txapliguko martxoko egitaraua
Hona hemen Txapliguko gaztetxoek hezitzaileekin batera osatu duten martxoko egitaraua!
Gerturatu eta gozatu!

Martxoa ludoteketan
Martxoan sartu gara dagoeneko, eta hemen dauzkazue hilabete honetarako Bergarako hiru ludotekek prestatutako ekintzak.
Gerturatu eta ez galdu aukera lagun artean disfrutatzeko!