Monthly Archives: azaroa 2019

12.- ABENDUA 2019

Abenduko euskararen bozgorailua

Abenduko euskararen bozgorailua:
“Eginaz hobetzen da, erabiltzea da gakoa. Egin jauzi!!”

12.- ABENDUA 2019

ABENDUA

Asteburuko aisialdia. Txapligu

Hemen Txapliguko gazte eta hezitzaileek abendurako prestatu duten egitaraua:

ABENDUA

IMG_0988

Azaroak 25 bergarako ludoteketan

Oxirondo, Osintxu eta Angiozarko haur eta hezitzaileek ere, azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza egin dituzte aste guztian zehar. Bideoak, txapak, esku moreekin panelak sortu…

IMG_0909 IMG_0942 IMG_0988 IMG_1037 (1) IMG_1037 3 (3)

IMG_0947

Azaroa Bergarako ludotekan

Kaixo familia:

Azaroan zehar gauza mordoa egin ditugu ludotekan.

Animalien astea egin dugu: animalien jolasak, papelezko animaliak  eta frutekin  animalien figurak. Hortaz aparte, erlaxazio tailerra, dantza latindarrak dantzatu ditugu, neo festa, txokolatezko browniak,… Azaroaren 25aren arira, nesken kontrako indarkeriaren aurkako eguna landu dugu.

Agur familia:

Egileak: Jefferson, Irati, Elena, Enaitz eta Wilmary

IMG_0647 IMG_0683 IMG_0721 IMG_0813 IMG_0856 IMG_0947 IMG_0959 IMG_0960 IMG_0972 IMG_0974 IMG_0980 IMG_0988 IMG_1038 IMG_1066 IMG_20191112_190950

mde

mde

mde

mde

sdr

sdr

dav

dav

mde

mde

dav

dav

mde

mde

mde

mde

IMG_1053 IMG_0669

Euskararen eguna (moldatuta)_001

Euskararen eguna eta Euskaraldia

Datorren asteartean, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen eguna. Horregatik, pare bat ekintza antolatu dira ospakizun honen inguruan:

Abenduak 1, igandea: Eguerdiko 12:30ean, Seminarixoan, Euskaraldiaren hurrengo edizioaren aurkezpena egingo da, Imanol Ituiño magoarekin. Amaiaeran salda eta txorixoa banatuko da nahi duten guztiontzat.

Abenduak 3, asteartea: Arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan, “Barrexerka” taldearen eskutik umorezko sketchak.

Euskararen eguna (moldatuta)_001

 

web EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA_001

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina

Abenduaren 2an abiatuko da euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Horretarako bi ekintza antolatu ditu jardunek: euskarazko liburuak merkeago eta euskarazko liburuen truke azoka. Jarraian informazio guztia:

web EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA_001 web EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA_002

 

bittor

Poza#32 “Egunean Behin”

Damianek ondo zekien Bittor Egunean Behin aplikazioarekin lanean ziharduela eta aurreko Kataian zenbait galdera egin zizkion honen inguruan. Bittorrek horrela erantzun dio:

Egunean Behin nondik nora sortu omen zen galdetu zidan bestean Damianek. Egia esan pentsatzekoa da, izan ere guk ere ez genuen espero horrenbesteko harrera ona izango zuenik.

Ez badakizue zertaz ari naizen, Egunean Behin euskarazko tribial motako joko bat da. Non honen mamia, egunean hamar galderako partida bakarra jokatzea den, beraz, erantzunak ondo aukeratzea oso garrantzitsua da, bestela lagunak irabaziko dizu. Bertan sailkapen orokor bat dago, non astero bi sari dauden, bata irabazleentzat eta bestea astean egunero jokatu dutenen arteko zozketa bidez. Taldeak ere sortu daitezke, eta bertan lagunak edo familiarekin jokatzeko aukera izan.

Nondik nora sortu den azaltzeko denboran atzera egin beharko dugu. Duela 4 urte, Tribual deituriko joko bat atera genuen. Bertan, nahi adina partida jokatu ahal ziren, baina handik gutxira aspergarria egiten zen zure buruarekin behin eta berriz partidak jokatzea.

Beraz, buruari buelta batzuk eman ostean proiektuaren freskotasunaren bila joan ginen, kultura eta ondo pasatzearen erlazioa bilatuz. Erabiltzaileen harrera ikusita, bide txukunetik doala dirudi.

Azken asteetan, ezin sinetsi gaude izan duen gorakadarekin, 36.000 lagun inguru egunero partida jokatzen. Horrek proiektuarekin bizirik mantentzeko indarra ematen digu. Hori gutxi izango balitz, erabiltzaile asko etengabe gauza berriak eskatzen ari dira, eta horri esker, hobetzeko aukera dugu, jokoa jokozaleen beharretara egokituz.

Esan bezala, erabiltzaileak dira jokoaren norabidea markatzen joan direnak. Hasieran, sailkapen orokorrean asko oinarritzen ginen, baina orain, taldeetan bizi asko dago eta orain hori hobetzeko ahaleginetan gabiltza. Azken asteetan komunitate txikiak hasi dira sortzen, adibidez Bergarako taldea (orain 113 parte hartzaile gara), baita Antzuolakoa, Eibarkoa, Lekeitiokoa, Baleikekoa eta ULMAkoa ere.

Honek euskarari dagokionez sortu dezakeen eragina izugarria da. Berri oso ona da egunero 36.000 euskaldun batzea eta tartetxo batez euskararekin kontaktuan jartzea.

Idazten diguten pertsonei aipamen berezia egiteko beharra sentitzen dut. Batzuk euskara ikasten ari direla esanez, hitz berriak ikasi eta hemengo kulturaz zerbait gehiago jakiteko aukera dutela. Beste batzuk ere kanpoan daudenak, erasmus edo lana dela. Adibidez, badira Txile, Polonia, Holanda, Ukraina, Islandia, Paraguai, Kolonbia, Thailandia, Israel, Austria edo Marokotik egunero jokatzen dutenak. Munduan zehar gabiltzan seinale.

Bakoitzak Egunean Behinekin duen harremana kontatzeak poztasun handia sortzen digu. Adibidez, bestean kontatu zigutena: Familia bat, ama, aita eta bi seme-alabak goizetan gosaltzen ari direla, denak batera eguneko partida jokatzen dute, eta ondoren, emaitzekin goizeko eztabaidatxoa sortzen da, istorio hori zoragarria iruditu zitzaigun. Beste batzuk bestalde, etxea partekatzen daudenen artean “fregaua” jokatzen dute. Badaude koadrilarekin, eskolako klasekoekin eta familiarekin sortzen diren pike sanoak.

Kultura eta euskara sustatzea da gure oinarria, baina ondo pasatzea helburu gisa izanik. Horrelako istorioak zoriontsu egiten gaituzte.

Bideari dagokionez, etengabe galdera mota berriak sortzea eta aplikazioa txukuntzen jardutea garrantzitsua dela uste dugu. Horrez gain, bigarren denboraldi honetarako, indar gehiena zuzenekoa presatzen inbertitu dugu. Orain dela hilabete batzuk iragarri genuen bezala, 2019ko Abenduaren 14an azpeitiako San Agustinen zuzeneko finala jokatuko dugu. Aste bakoitzeko lehenengo hamarrak zuzeneko finalean jokatzeko pasea irabaziko dute, eta noski, besteok ikustera joateko gonbidatuta gaude. Mekanika antzekoa da, baina kasu honetan 200 bat lagun aldi berean partida multzo bat jokatzen, galdera berdinekin, erabat parekatuta arituko dira.

Bukatzeko, izan duen harrera eskertzeko beharra daukat, publizitate gabe izandako zabalkuntzagatik, dena ahoz-ahokoa. Honezkero, probatu ez baduzu, jaistera eta probatzera gonbidatzen zaitut. Eta gustuko baduzu, egunean behin elkartuko gara, euskararekin tartetxo batez gozatzeko.

Azkenik, hurrengo Kataian jarraitzeko asmoz, Elvis Caino Bergarako musika kultur sustatzaileari galdera batzuk egitea gustatuko litzaidake.

Galderak hauek dira:

-Nola ikusten duzu Euskal musikaren/rock´n´rollaren momentuko panorama?

-Zer iruditzen zaizu gaur egungo taldeek ingelesez edo beste erderazko hizkuntza baten abesteko duten joera/moda?

 

 

bittor

IMG-20191125-WA0003

Domeketan familian gozatzen

Atzo, “Domeketan familian gozatzen” egitasmora animatu ziren familiek sukaldaritza eta mahai jolasak egiteko aukera izan zuten. Txokolatez beteriko hojaldrearekin postre bat egin zuten, eta forma oso irudimentsuak sortu zituzten postreari itxura ikaragarria emateko. Ondoren, mahai jolas ezberdinetan parte hartu zuten eta hain ederto ibili ginen argazkiak ateratzeko denborarik ez genuela izan!
IMG-20191125-WA0003

IMG-20191125-WA0004

IMG_20191125_115250

Txapligu

Astebukaera ederra pasa dute oraingoan Txapliguko gazte eta hezitzaileek. Zapatuan, 75 haurrek , Baskonia Kirol Hirira joateko aukera izan zuten eta bertako izotz pistan patinatzen igaro zuten arratsaldea. Domekan berriz, oxirondon, zirko eguna ospatu zuten.4 (4)

IMG_20191125_115250
2 (4)

IMG_20191118_190437

Euskaraldia 2020 Kike Amonarriz

Astelehenean, Kike Amonarrizek Euskaraldiari buruzko hitzaldi oso interesgarria eskeini zuen Irizar jauregiko ganbaran, aretoa bete zen. Aurreko urteko edizioa arrakastatsua izan zela azpimarratu zuen, lortutako egoera aprobetxatu ezkero pausu handiak eman daitezkela azalduz. Hurrengo edizioari begira, esan zuen, norbanakoengana iristeaz gain, entitateetara (enpresetara, herri batzordeetara, musika taldeetara…) ere iristea dela helburu nagusietako bat. Aurrekoan milaka pertsonak parte hartu zuten eta hauek mantendu egingo direla dio, baino parte hartzea handitzera animatzen du jendea.

Urtebete falta den arren, jada martxa hartzeko ordua iritsi zaigu belarriprest eta ahobizi guztioi, eta debagoienako zenbait herritan jendea pizten joateko ekintzak antolatzen hasiak dira.

IMG_20191118_190434 IMG_20191118_190437