Hemen dauzkazue Bergarako hiru ludoteketan abendurako prestatu dituzten egitarauak ikusgai. Animatu eta gerturatu!
Euskal Triviala
Euskal Triviala bueltan da berriz ere. Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera bikaina da honako hau, gainera bide batez, Bergarari buruzko ezagutzak lantzeko aukera eskaintzen digu jolas honek.
Euskaraldiaren amaiera ekitaldia
Gaur emango zaio bukaera Euskaraldiari. 11 egun ahaztezin izan dira eta merezitako amaiera ekitaldia izango da gaur 19:00etan Seminarixoa aretoan. Zatoz ahobizi eta belarriprest agurtzera!
Euskarazko literatur liburuak merkeago
Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan, abenduaren 10etik 15era bitartean Bergarako Elkar Megadendan erosten diren euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Izan ere, epe honetan egindako liburuen erosketen txartela Jarduneko bulegora ekarriz gero, deskontua abonatuko da.
Abenduko bozgorailua
Euskaraladia Bergaran!! Guztira 3423 parte hartzaile. Horietatik 2833 ahobizi eta 590 belarriprest! Zorionak!!!
Angiozarko ludotekan primeran
Angiozarko ludotekan ere ekintza ezberdin ugari egin dituzte azaroan zehar. Sukaldaritza tailerrak, Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza eta tratu onaren eguna ere ospatu dituzte besteak beste. Ikusi argazkiak!
Tripontzia hemen da
Tripontzia Urteberriko Sariaren boletoak salgai jarri dira dagoeneko. Jarduneko bulegoan salgai daude 5 eurotan, beraz, interesa duen oro bertatik pasa daiteke boletoa eskuratzeko.
Euskaraldia ludoteketan
Bergarako ludoteketan Euskaraldia dela eta hainbat ekintza ezberdin burutzen dabiltza egun hauen zehar. Ahobizi eta belarriprest maskotak egiteaz gain photocall politak ere osatu dituzte esaterako. Osintxuko ludotekaren kasuan gainera bideo bat ere…
Euskarazko liburuen truke azoka
Badator euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Honekin lotuta, abenduaren 3an hasi eta 16ra bitartean euskarazko liburuen truke azoka jarriko da martxan. Bertan parte hartzeko, gaur egun erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko…
Berbalagun eta herritarrentzat pintxo-potea
Berbalagunak ekimenetik sortutako ideia ezin hobe bat da honako hau. Hileko azken ostegunetan pintxo-potea egiteko geldituko dira, honela modu atsegin eta jator batean euskara praktikatzeko aukera eman nahi da. Planteamendua taberna batetik abiatu eta 4 pote hartzea izango da.
