Nafarroa aldetik bidalitako Aittor Arantzabalen postala izan da saritua. Urkulu mendi inguruan ibili da eta Euskaraldiarekin lotutako poesia eder bat bidali digu bertatik. Sari bezala 100 euroko bonoa jaso du Elkarren gastatzeko. Zorionak!
Euskaraldirako izen ematea zabalik
Dagoeneko zabalik dago ” 11 egun euskaraz” ekimenean izena emateko epea. Horretarako Barrenkalea 10ean zabaldutako lokaletik pasa beharko duzu edo online formularioa ( http://izenematea.euskaraldia.eus/) bete dezakezu.
Igerileku puzgarriak Osintxuko ludotekan
Osintxuko ludotekakoek gogotsu ekin diote kurtso berriari! Aste honetan egin duen beroari aurre egiteko, atzo igerileku puzgarriak ipini zituzten eta primeran pasatu zuten. Hona hemen argazki batzuk.
2018-2019 ikasturteko eskaintza
Hemen daukazue aurtengo kurtsora begira antolatutako ekintzen eskaintza zabala. Ikusi daitekeen bezala adintarte eta gustu guztietarako ekintzak izango dira oraingoan ere. Informazio gehiago eta izen ematea Jardunen. Animatu!
Euskaraldiak badu lokala!
Herritarrei informazio-saioak eta aholkularitza eskaintzeko lokal bat alokatu da Barrekaleko 10. zenbakian. Irailaren 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epea eta hori aintzaki hartuta, egun horretan bertan zabalduko da lokala arratsaldeko 19:30ean.
Bueltan da Auzoko
Aurtengo ikasturtean ere bueltan da Auzoko. Euskaratik hurrun bizi diren herritarra, euskarara hurbiltzeko egitasmoa da honako hau. Jende berria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu ekimen honek gainera.
Euskaraldia
Azkenaldian askotan entzungo zenuen Euskaraldia edota 11 egun euskaraz ekimenari buruz hitz egiten. Baita ahobizi eta belarriprest delakoei buruz ere. Baina ba al dakizu zein den zuk hartu beharreko papera? Zalantzak argitzeko…
Haurren antzerki eskola martxan
Haurren antzerki eskola bueltan da. Aurreko urtean bezala ostiral arratsaldetan izango dira saioak Zabalotegiko aretoan arratsaldeko 18:15etatik 19:15ak arte. Animatu sormena landu eta giro ederraz gozatzera!
Bergarako bertso eskolak
Aurtengo ikasturtean ere Bergarako bertso eskolak martxan egongo dira. Oraingo honetan gainera haurren bi talde ezberdin egongo dira adin tartearen arabera banatuta. Urrian emango zaie hasiera haurren taldeei eta helduena ordea irailaren…
Ludotekak martxan ostiraletik aurrera
Ostiralean emango zaio hasiera ikasturte berriari eta oraingoan ere gogotsu ekiteko prest daude Bergarako hiru ludoteketako hezitzaileak. Zerbitzu honek aukera bikaina eskaintzen die 3-12 urte bitarteko haurrei lagun berriak egin eta primeran pasatzeko….
