Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta urtero bezala hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu. Aurten uztailaren 3tik 28ra izango dira.
Uztailean zehar haur zein gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 5a baino lehen.
