Datorren larunbatean, maiatzak 6, Auzoko jaia ospatuko da Antzuolan. Egitarau ederra prestatu dute eta aukera ederra izango da auzoko hobeto ezagutzeko.
Jaia 11:30ean hasiko den arren, 10:00etan autobus geltokian hitzordua jarri dute nahi dutenak goiko trenbidetik oinez joateko. Autobusez joan nahi duenak 10:50ean pesako autobusa hartu dezake.
